Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Txizaren prezioa

Txizaren prezioa

Txizaren prezioaTxiza egitea ordaindu egin beharko da Madrilgo Atocha tren geltokian datorren astelehenetik aurrera. Enpresa pribatu batek kudeatuko ditu komunak.

Enpresa pribatu bati, dirua ateratzeko, ematen zaizkion Españako geltoki bateko lehen komunak dira. Datorren astelehenetik aurrera txiza zarrastada 60 zentimo ordaindu beharko da Madrilgo Atocha geltoki famatuko komunetan.

Holandako 2theloo enpresa izango da dirua jasoko duena. Jakina, ordaindu behar hau, hots, tarifa hau beste geltokietara ere erraz heda daiteke, batez ere jende asko mugitzen den geltokietara.

Enpresak esan omen du komunak garbi egongo direla, etxekoak bezain garbi, eta beti be, lan hauetan aritutako pertsonala izango dela bertan. Ez dakigu Holandatik ekarriko dituzten langileak hala ez.

Hori bai, gune horretan denda bat egongo da eta erosketa eginez gero txiza zarrastadaren gastua deskontatu egingo da. Hau da, txollo bat izan daiteke. Txiza egitea dohainik beste tontakeriaren bat erosiz gero.

Kudeatzaileek uste dute egunean 3.000 pertsona sartuko direla komunetan eta horrek urtean milioi bat erabiltze ekarriko dituela. Kontuak eginez gero 600.000,-???ko diru sarrerak izango lituzke enpresak.

Aurrerantzean bidaian abiatu baino lehen onena txiza eginda irtetea izango da. Gurera ere helduko ote da zerga hori?

Agian, abiadura handiko tren geltokietan baino ez dute txiza egitea kobratuko eta goazen martxan ez dut uste nire belaunaldikook tren hori martxan ikusiko dugunik, beraz, baliteke hortik behintzat ordainketa horretatik libratzea.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Pilar

    Nik ere, ez dut AHT ikusiko, ezta txisa egitea ordainduko ere. Dena den, agian harnasa hartzeko zergaren bat edo jarriko digute. Eman denbora!

    Deja una Respuesta
  2. Pilar

    Nik ere, ez dut AHT ikusiko, ezta txisa egitea ordainduko ere. Dena den, agian harnasa hartzeko zergaren bat edo jarriko digute. Eman denbora!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados