Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Territorioak

Behinola, ???Euskara da gure
territorio libre bakarra??? idatzi zuen Sarri
idazle handiak eta, gure territorio edo lurralde
hori zaintzeko ahaleginak egitea dagokigula
pentsatzen dugu euskaltzale askok.

Aipatutako territorio hori ez eze,
emakumeok badugu zaindu beharreko beste
territorio bat ere, zoritxarrez askotan librea ez
dena. Horregatik aurten IV. Emakumeen
Mundu Martxan Kurdistanen hasi eta
Lisboaraino, besteak beste, GURE GORPUTZA,
GEURE TERRITORIOA, oihua entzungo da, herri
eta hiri askotan.

Durangon be ohiu hori ozen egin gura
dogu. Izan be gu ez gara salbuespena.
Tamalez gure inguruko zenbait gizon oraindik
ez dira enteratu, eta beste zenbaitzuk
normaltzat hartzen dituzte ukitu, irain zein
bortxaketak. Ez ditut gizon guztiak sakuto
berean sartuko, ez. Badaude ezetza zer den
ondo dakiten gizon eta mutilak ere. Eskerrak!

Halere, jaiak, jaidxek eta jaixek be hortxe
ditugu sarri askotan gizonkerien lekuko.
Haintzat herritan gertatzen dira egoera larri
eta desatseginak. Aurton gure eskualdean ez
da astakeria handirik jazo nik dakidala, baina
oraindik Iurretakoak ez dira amaitu eta laster
datoz Durangokoak.

Ura bere bidetik joan dadin protokolo eta
konzientziatze lanean dihardute teknikari,
elkarte zein zinegotzi zein txosna
antolatzaleek. Ez dadila alferrikoa izan. Denon
ahalegina beharko da, nik uste.

Halan zein holan, emakumeok, gazte zein
zahar, argi daukagu GURE GORPUTZAK,
GEURE TERRITORIO direla eta martxan
jarraituko dugu harik eta territorio horiek
libreak izan arte.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. gorputzak

    artikulu hau irakurriz gozatu dut. Erabat ados. Gora borroka feminista!

    Deja una Respuesta
  2. gorputzak

    artikulu hau irakurriz gozatu dut. Erabat ados. Gora borroka feminista!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados