Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Tele-zaborra

Ezin naiz nire harriduratik atera, ‘Sálvame’ programa ikusten dudanean. Egia esan, kate pribatu honek eta guztiek prime time ordutegian eskeintzen duten programazioarekin. Ematen du denak ados jarri direla zirko bera edo antzerakoa show-a eskaintzeko. Aitortu behar dut lotsa handia sentitzen dudala.

Harritu egin nau, bai. Ez da, lehenbizikoz telebistetan horrelako programak entzuten eta ikusten ditugula baina marka guztiak hautsi ditu ‘Sálvame’ programak. Zirkoan lanean aritzen direnen errespetu guztiarekin, zirkoa da eskaintzen digutena, baina zer motatako zirkoa?

Esatari ikasketak bete ez dituzten pertsonai ezagunak aurkezten dizkigute. Ezagunak direnak eta inongo ikasketarik ez dituztenak, baina zergatik? Ba, aktore eta aktoresa baten amorante ederra izateagatik edota kirolari famatu batekin oheratzeagatik. Beno, bere amets sexualak inongo lotsarik gabe telebistetan kontatzeagatik. Kirolari ospetsu baten istorioetaz asko eta luze berba egin zen, programa larrosak deitzen diren hauetan. Gogoratzen duzue, David Beckman eta bere emaztearen, Victoriaren semeak zaintzen zituen Abbie Gibson zaintzaile ohiaren istorioa? Bera izan zen, mota honetako programetan, bikote ospetsu horren erlazioan egon zitezkeen ustezko arazoak kontatzen zituena eta horren ordorioz, milaka euro jaso zituen. “News of the World” aldizkarian beste emakumeekin izandako ustezko erlazioak kontatu ondoren, epaiketara jo zuen bikoteak eta ondoren, zaintzailea ohiak publikoki barkamenak eskatu behar izan ditu.

Belen Estebanen amodio eta gorroto kontuak ere sarritan entzuten dira; bere senarrarekin haserretu, amodio istorioa apurtu baina handik gutxira berriro elkartu direlaren kontuak ia ia… egunero. Aspergarriak dira.

Gezurrak izatera iritsi direnen adierazpenak eta notiziak entzuteaz gain, kolaboratzaileak dantzan hasten dira telebistako platoetan. Dantzan? Beno, kolore bizia eta eskote handiko soineko estuak jarri eta mokorrak mugitzen hasten dira. Denak aho zabalik geratzeko eta zapping-a egin beharrean programa bera ikusten jarraitzeko.

Programa larrosak eskeintzen ez dituztenean, dokumentalak eta erreportaiak ditugu. Okupatuta dagoen etxe batean bizi diren zortzi punkie zikinen istorioak kontatzetik, aberatsa den emakume batek bere bularra eta bere aurpegiko zimurrak kentzeko egindako ebakuntzaren ondorioz lortutako irudia ikusi arte. Oso interesgarriak!

Eta oso arrakastatsuak gainera. Denek ikusten dute. Audientzien kopurua neurtzeko egindako ikerketetan jasotako emaitzak onak dira, eta horrexegatik eskeintzen dizkigute antzerako programak. Beno… orain badago alternatibarik, Hegoafrikako Munduko Kopa !

 

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados