Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Seguritatearen ordaina

Pasa den astean Ameriketako Estatu Batuetan gorputz osoko eskanerrak jarriko dituztela jakinerazi zen hainbat komunikabideetan. Estatu seguritatea bermatzeko neurria da batzuen iritziz eta beste batzuentzat, eskubide zibilen kontrako jarrera.

Detroiteko atentatu saiakeratik, alerta egoeran daude Ameriketako Estatu Batuak. Lehendik ere zorrotzak ziren aireportuetako kontrolak; baina  eraso terroristen mamuak berritu direnetik, segurtasun neurriak are gehiago gogortu behar dira. Estatuaren seguritatea arrisku bizian egon daiteke. Beste batzuentzat, gizakiak bere intimitaterako duen eskubidearen kontra doa.

Iritzi kontrajarriak eta eztabaida piztuta Europako Batasunean. Ameriketako Estatu Batuetan izan duen eragina ez da ezagutzen baina aldeko eta kontrako jarrerak entzungo ziren. 

EBko estatuei eskaner horiek jartzea galarazten dien araurik ez dago eta dagoeneko frogan jarri dituzte zenbait aireportuetan. Erabileraren inguruan araudi europearrik ez dagoenez, estatu kideek erabil ditzakete estatuko edo Europako legediak debekatu ezean.

Italia eskanerrak jartzearen alde dago Erroma eta Milango aireportuetan. Britainia Handiak sistema martxan jarriko duela iragarri zuen. Estatu espainolean, aldiz, ez da neurri gehigarririk ezarriko Europako Batasunaren baitan gaiari buruzko akordiorik lotzen ez den bitartean.

Estatu bakoitzak bere iritzia du eta estatu-buruak ados jartzen  ez diren bitartean, “estatu seguritatea”-ren izenean jarritako neurrien ondorio latzak bidaraiek jaso beharko dituzte. 

Bost edo sei ordu lehenago aireportuan egon beharko dute zenbait bidaiarik. Han gosaldu beharko dute, han bazkaldu, eta diru mordo bat gastatu aireportuetako denda dotoreetan. Han lo egin behar duenik ere izango da. Uff! Hau da sufrimendua! Dendarientzat berriz, negozio ederra.

Ze nolako egoerak biziko dira gure aireportuetan oinarrizko eskubideak urra ditzaketen neurriak indarrean jartzen dituztenean? Hegaldiak galdu, erreklamazioak, tramiteak, jende ilarak, umeen negarrak, poliziaren miaketak, kontrolak…

Badator berriro ere, eraso terroristen mamua. Seguritatea, gizakiak intimitaterako duen eskubidearen kaltetan. Halere, badaude okerrago dutenek; Pakistango, Sudan, Arabia Saudi, Libano eta Kuba bezalako beste bederatzi herrialdeetako bidaiariek. AEBak osatutako zerrenda beltz batean egongo direnez, bertaratzeko aukerarik ez dute izango.

Gauzak horrela, eta hegazkina garraiorik erosoena eta seguritate handikoa dela jakin da ere, aurrerantzean bizikletaz bidaiatzea hobe izango da.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados