Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Puteatzen gaituzte eta konturatu naiz

Zuen baimenarekin, gaurko zutabea idazteko, buruari baino kasu gehiago egingo diot bihotzari, amorratuta bainago batzuen zekentasunarekin. Eta hasi, nola ez, nire burua kritikatuz hasiko naiz: egia da, zekenekin amorratuta egoteko eta ernegua azalerazteko neure baratzean eduki behar izan dudala arazoa. Ez naiz arinago sumindu, suminduta egoteko arrazoiak dituzten horiekin elkartasuna adieraziz. Orain, arazoa nire baratzean dudanean erabaki dut sumintzea. Beranduegi, esango duzue???

Suminduen kolektiboari beste kide bat gehitu zaio. Albiste ona. Batzuk elkartasunez sumintzen dira, benetan puteatuta dauden horiekin elkartasuna adieraziz. Eta beste batzuk zuzenean puteatzen gaituztelako sumintzen gara, arazoa gure baratzean ikusten dugulako. Badirudi, azkenaldian, sistema honek esfortzu handirik egin gabe puteatzen dituela herritarrak. Niri ere, sumina ustekabean heldu zitzaidan asteburuan.

Domekan egun pasa joan nintzen nire gurasoek Burgoseko iparraldeko herri txiki batean duten etxera. Orain lau urte erosi zuten, bizi guztian aurreztu zuten dirutxoa ordainduz. Konponketak egin ostean, euren gustura prestatu eta erretiroa bertan pasatzeko asmoa dutela esaten dute. Ez hori bakarrik. Ez pentsa ikaragarrizko etxea denik, ez, baina 5 logela txiki moldatu dituzte gura duenari ostatu emateko. Ateak irekita dituzte gertukoek ere etxea disfrutatzeko.

Domekan herriko lagun bat etorri zen gurekin berba egitera. Arduratuta zegoen. Gure etxetik ikusten den tontorrean, etxeko baratzetik metro gutxira, gasa ustiatzeko plataforma ezarri gura dutela kontatu zigun. Fracking edo haustura hidraulikoaren sistema erabiliko dute gasa ateratzeko. Niri ezaguna egin zitzaidan gaia, Araban ere sistema hori erabili gura dutelako.

Lagunarekin hizketan, ETAk ekintza armatuak utziko zituela iragarri zuen egun hura etorri zitzaidan burura. Historia garaikideko egunik garrantzitsuenetakoa izan zen hartan, non zegoen EAEko lehendakari Patxi Lopez? Texasen. Kaskoa jantzita, Ameriketako gas ustiategi batean, hain zuzen, cowboys inguratuta. Halaxe, galanta bota zuen komunikabideen aurrean: Euskadin, lur azpian, 80 urterako gas nahikoa dugula saldu zigun, eta yankiekin negoziatzen zebilela gas hori ateratzeko beharrezko teknologia guk ere izateko. Fracking-a edo haustura hidraulikoa saldu omen zioten yankiek Lopezi. Baina gu ez gara hain kokoloak. 

Sistema hori erabilita nire gurasoen etxeko baratzetik gertu ere gasa ustiatu gura dute. Fracking bitartez ustiatu gura den gasa ez da ohiko sistemarekin ustiatzen dena. Gasa lur azpian dago, gainazaletik milaka metrora. Ez da gas-poltsetan pilatzen. Arroka tarteetan sartuta dago eta arroka horietatik libratzeko bi jarduera egin behar dira: bat, elementu kimikoak nahasten dituen presiopeko ur-txorro erraldoiak sartzea; eta bi, lur mugimenduak probokatzea.

Ba parte-hartze publikoa duen SHESA enpresak, euskalduna denak, egingo du Burgoseko herri txiki horretan esplorazioa. Nola ikasiko dute agintariek eta lobby energetikoko zekenek gure dependentzia energetikoa ez dela beste batzuk izorratuz bukatuko? Tira, ulertze bidean egongo dira. Bitartean, beste sumindu bat gehitu da taldera. Ez ukitu gure baratzeak!

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados