Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Psikoanalisia

Uste dut beti gura izan dudala
neure burua psikoanalizatzea. Eta
memoria txarra dudanez, neure
burua psikoanalizatzeko oroitzapen
zaharrez bete nuen nire amaren
etxeko logela zaharra.

Ohartu naiz. Gero eta ile
gutxiago dut, gero eta bekoki
handiagoa. Bixarrean ile zuri berri
bat hazten zait, lantzean behin,
bixarra egiten dudan bakoitzean.
Ohartzen hasia naiz, denborak ez
duela barkatzen. Honako hau da,
bizi dudan 29. eguberri garaia.

Amaren etxeari agur esatea
gatza da, jakingo duzue. Eta are
gatzagoa, amak zure trastu
zaharrak behingoz logela
zaharretik ateratzea eskatzen
dizunean. Ohartu naiz momentua
iristen doala, kanpoan bizi naiz-
eta; nire logela zaharrak badu
erreziklatzeko eskubidea, nire
oroitzapenei, pixkanaka, agur
esateko momentua iristen doa.
Azken finean, neu izan naiz agur
esan diodana.

Amak berriro eskatu dit, logela
txukuntzeko. Trastu zaharrekin,
apunteekin, egunkari historikoekin,
arropa higatuekin,
instrumentuekin, sekretuekin,
gutunekin… eta oroitzapen
horiekin guztiekin zerbait egitea
eskatu dit. Gatza da aukeratzea,
urtetan pilatu ditudan oroitzapenak
baitira. Baina amari eskerrak eman
behar dizkiot, urte guzti hauetan
izan duen
pazientziarengatik. 

Nerabezaroan zerbait barneratu
nuen: “Julen, hik ez daukak
memoriarik!”, esaten nion
nire buruari. Eta sintoma horrek,
sindrome hartara eraman ninduen.
Noizbait psikoanalizatzea gura
banuen, uste nuen ezinbestekoa
zela oroitzapenak fisikoki
gordetzea, bihotzean eta buruan
gordetzeko gai ez nintzenez. Eta
halaxe jokatu dut oroitzapenik
dudanetik, burua eta bihotza
husten jardun dut, logelako
altzariak betetzen nituen bitartean.

Eta logela txukuntzen dudan
honetan, benetako beldur sakon
berarekin jarraitzen dut. Fisikoan,
materialean, gordetzen ez
dudanak bizitzatik ihes egingo
didanaren ikararekin bizi naiz.
Oroitzapenik ez duen gizakia ez
dela inor esaten digute.
Oroitzapenek, besteak beste,
egiten dute gizakia gizaki. Baina
oroitzapenak ezin dira paperean
gordea. Oroitzapenak bihotzean
gordetzeak ere egiten du gizakia
gizaki.

Oroitzapen fisikoak,
materialak, kontainer urdinera
botatzen ditudan bitartean orri hori
bat geratu zait atzamarren artean.
Hurrengoa dio orri horren
goiburuak: “XVI. Mendeko
gizon batek, bere bizi guztian
jasotzen zuen informazio
bolumena, gaur egun edozeinek
egun batean bakarrik jasotzen
du”. Orria zaharra da, beraz,
datua atzokoa zen. Batek daki
orain zer gertatuko den. Baliteke
2012an gizon batek ordu batean
jasotzea 1996 urteko gizon batek
egun guztian  jasotzen zuen
informazio guztia.

Beharbada hori izango da
neure beldurra. 2012an,
memoriarik ez duen gizakiak, gatz
edukiko du informazio ozeano
horretan bizitzea, arik eta bihotza
oroitzapenak gordetzeko
prestatzen ez badu.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados