Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Plastikoak ito egingo ote gaitu?

Zapatuan, astegoien askotan lez, Durangoko merkatu plazan izan naiz landarak eta bestelako jenero batzuk erosten. Konturatu orduko lauzpabost plastiko poltsa jaso ditut. Betiko baserritarrak, modernoagoak, zein ekologistak ere, nire erosketak plastikoan sartzen saiatu dira, nire telazko poltsa zikindu ez dadin, antza.

Hamabost egun lehenago ostera, Bidart-eko azokan erosketa guztiak paperezko poltsetan jarri zizkidaten. Jakina, Bidart Frantzia Estatuan dago eta, han ere txakurrak oztozik ibiltzen diren arren,  2016ko uztailaren 1etik debekatuta dago supermekatuetan poltsak doan ematea. 2017ko urtarriletik berriz, farmazia, gasolindegi, okindegi zein azoketara hedatu da debekua.

Frantziak, poltsak ez eze, plastikozko edalontziak, platerak eta mahai tresnak ere debekatu egin ditu. Munduko lehen herrialdea izan da neurri hau hartzen. Diotenez, Lege berria 2020tik aurrera egongo da indarrean, bitartean, negozioek neurri horretara egokitzeko tartea izan dezaten.

Eredu hau jarraitu behar ote dugu? Debeku bidez aldatu behar ote ditugu gure ohiturak? Ez da erraza. Aukera lez, bakoitzak bere aletxoa jartzea  hortxe dugu beti, gure esku. Halere, bestelako neurriak ere hartu beharko dira, beranduegi izan baino lehen.

Izan ere plastikoaren erabilera hainbeste hedatu denez, datu negargarri eta kezkagarriak heltzen zaizkigu egunero. Esate baterako, Munduko Ekonomia Foroaren arabera, 2050. urterako itsasoan arrainak baino plastikoak ugariagoak izango omen dira. Itzela!

Plastikoak ito egingo ote gaitu? Kontuz!

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 169
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados