UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Penagarria

Durangoko Euskal Liburu eta Disko azokaren 45.edizioa amaitu da. Bost egunetan zehar, argitaletxe eta diskoetxeen nobedadeak aurkezteaz gain, euskal kulturaren erakusleiho bizia bihurtu da Durango. Hasierako egunak hain jendetsuak ez baziren ere, eta antolatzaileen aldetik beldurra zegoen arren, Durangoko azokak eutsi  egin dio krisiari. Azokan “ondo” saldu dela eta nobedadeak “eragin handia” izan dutela azaldu du Jon Irazabalek, azokako zuzendariak.

Kulturaren azoka honetan jende pilaketarik ez da egon eta liburuak zein diskoak ikusteko aukera lasaia egon da. Nobedadeak eta aspaldikoak lasai begiratzeko eta eskuratzeko egunak izan dira. Jende ospetsua ibili da autografoak sinatzen han-hemenka eta gure umeentzat jainkoak diren pailazoak  ere han izan ziren. “Nor da hori aitatxo? Nortzuk daude, Piritx eta porrots?” galdetu zion neskatila batek bere amari. Irrien Lagunak Kluba aurkeztu zuten arrakasta handiz, eta, ohikoa dutenez, musuak banatzearekin bat, argazkiak atera zituzten hala eskatu zieten guztiekin. Ez zuten aurpegi arrarorik jartzen eta  gauaz ere, han ziren. Denen esanetara. Eskertzekoa da.

Kulturaren adierazle desberdinak izan dira eta hauetako bat, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskeini diren mota guztietako kontzertuak. Esne Beltza, Gatibu eta Ken 7, besteak beste. Hauetariko batera hurbildu nintzen beste eskolako ama batzurekin batera. Ken 7ren kontzertua entzuten ari ginela, taldeko abeslariak eman zuen Xabier Leteren heriotzaren berri. Tristea, bai.  Euskal idazlea, poeta eta kantari handia izan zen. Bere ibilbideari jarraituz, 1985ean gaixotasun larri bat antzeman zioten, eta borroka latzean bizi izan da azken 25 urteotan. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, baina kantari baino idazlea ere izan da azken urteotan.

Kontzertuan bertan, berri txar horretaz ohartu ginen eta bere omenez kanta bat abestu ere. Kontzertura hurbildu zirenen adina kontutan hartuta, gazteenak zazpi edo bederatzi urte izango zituen eta zaharrenak, agian gu, berrogei urtetik gorakoak. Dena gazte jendea zen eta gu espiritu gaztearekin han ere baina halako batean, gazte batek besteari esan zionean, “nor zen Xabier Lete?” Ez zekien. Ene, ama, hau bai tristea. Gure aurreko belaunaldiko gazte batzuek ez dakitela nor izan den gure herriko poetarik onenetarikoa. Zelako, pena! 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados