UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Ospakizunak

Bukatu da liga eta den-dena
neurtuta dago. Azkenengo
emaitzak onak izan dira. 2011-
2012 ikasturteko larunbatak.
Goizeko zortzirak, bederatziak,
hamahikak eta hamabiak. Elorrion,
Durangon, Bilbon, Getxon. Gure
alabak saskibaloiko partidak izan
ditu Eskola Kirola programaren
barruan eta asteburu honetan
azkena dugu. Eup! 

Aurreko hiru asteetan alabaren
taldeak partida guztiak irabazi ditu.
Dena esan behar da, bigarren
faseko partidak jokatzen ari dira
eta lehen fasean  galtzaileak
baziren ere, oraingo honetan
irabaztea zer den ere ikasi dute.
Irabazten dutenean, izugarrizko
poza eta ospakizuna izaten da.
Nire iritziz kirola egitea eta talde
lana zer den ikastea da
inportanteena baina ulertzen dut
irabazteak ere bere garrantzitsua
duela. Bai horixe!

Zutabetxo hau  idazten
nagoen bitartean, Deustoren
kontra jokatutako lehenengo
partida burura etorri zait.
Aurkariek, taldeko kamiseta,
galtzerdiak, txandala eta guztia
zeramatzaten. Den-dena ondo
jarrita eta dotore.  Partida
hasi bezain pronto, iritsi ziren
puntuak. Aneren taldeak ez zuen
inongo esperientziarik baina
entrenamenduei esker, taldeak
hobetu zuen jokoa, baina hala ere,
ez zen nahikoa izan eta emaitza 2-
50 izan zen. Gure neskak lor
jota. 

Partida erabakita, golen
ospakizunetan jarri nuen arreta.
Arerioen gurasoek txaloka, ohiuka
hasi ziren. Partida erabakita
zegoen hasieratik baina hala ere,
partida amaitu arte ekin eta ekin
eta gurasoek ohiukatzen jarraitzen
zuten. Esango nuke, guraso hauen
portaera gehiegizkoa zela eta
pentsatu nuen, ai ene, hau
soportatu behar da gutxienez
ikasturtea amaitu arte? Ezinezkoa
egingo zait. 

Lehen esperientzia gogorra
iruditu zitzaidan eta batez ere
umeentzat baina batzuk irabazleak
izateko besteak galtzaileak izan
behar dira. Baina nola azaldu
bederatzi urteko ume bati?
 Hasierako partidak ikusita
ez dut uste inork pentsatzen
zuenik hain postu onean bukatuko
zutenik, eta batez ere, lehen
faseko jardunaldi kaskarrak ikusi
eta gero. Ordutik aurrera gauzak
hobetzen joan dira. 

Ekin eta ekin lortu da. Orain
atsedena hartu beharko dute eta ia
datorren ikasturtean aurten bezain
ondo jarraitzen duten eta
partidaren bat irabazten badute,
askoz hobeto. Gure aldetik,
animatzen jarraituko dugu. Partida
irabazteak baino gehiago,
ospatzen jakin izanak pozten nau.
Aupa neskatilak!!!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados