Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango

Oporrak

Udan sartu gara eta dakizuenez, urteko sasoi honetan, egun argiak eta beroak, euri ekaitzak eta uholdeak, parrandarako egunak, jaiak, oporrak  eta hauekin batera, gure azkenengo  zutabeak Durangon.com egunkari digitalean.  

Ikasturteko azkenengo zutabea erabiliko dugu zuei agur esateko eta uda oparoa izan dezazuen eskatzeko. Badakit ez dela oso originala baina azkenean, zuek oporrak noiz iritsiko zain zaudete eta guk jada idatzi behar genituen guztiak idatzi ditugu. Beno, ia guztiak!

Uda, batzuek, lagunekin  elkartzeko denbora erabiltzen dute. Atzerrian bizi direnak eta jaioterrira itzultzen direnak aspaldiko lagunekin egoteko eta baita ere, aita eta amarekin gustora egoteko. Patxadaz eta lasai, ikasturtea gogorra izan da eta.  Gurasoen etxean primeran egoten da. Dena prest, gosaria, bazkaria, afaria, ohea eginda  eta horrela, badakizue, aisialdirako denbora librea eta, aspaldiko lagunekin berba egiteko aukera ematen dizu. Zer moduz joan zaizue ikasturtea? Egia esan, ikasturte gogorra izan da. Krisi madarikatu honek bazter guztiak ondatu ditu eta egoera oso tamalgarriak sortu ditu.

Egoera hauei aurre egiteko, denbora eta atsedena behar dira.

Denbora, gure bizitzan gertatutako guztietaz erreflexionatzeko eta norabide egoki bat emateko gure egunerokotasunari. Beraz, egin dezagun, gustokoa dugun guztia eta guztia ez bada, behintzat, saia gaitezen. Ah, eta kontuz udan interneten bitartez zein beste modu batez aurkeratzen dituzun bidaiak kontratatzerakoan.

Argazkien bitartez, paradisuetako hotelak saltzen dizkigute. Hotel handiak eta itxuraz ederrak. Lau eta bost izarretakoak baina bertaratzerakoan gauzak aldatzen dira.

Orain dela hiru urte, bidai bat  kontratatu nuen. Aireportutik irten eta hoteleko pasillo luzearen amaieran, norberaren logela zegoen. Beste solairu guztietako pasilloetako ate guztien atzean dauden logela guztiak bezalakoa zela pentsatu arren, atea itxi eta maleta ohe gainean bota nuen momentuan.

Lo hartu aurretik, logelari begirada bat bota behar nion . Dutxatik hasi eta garbitzaileen esku magikoek, aurreko bezeroen inongo arrastorik utzi gabe, ez usainik ez hatz-markarik. Bainuontzi ederra urez bete nahi izan nuen, baina…..ui, iturritik irten ordez isurbidetik ateratzen zen, hau nazka. Gainera, txokolate edo kaka kolorea zuen. Ez da posible!

Arropa armairuan sartzera joan eta, txo, ohartxo bat: ??? Kontuz kaxoiarekin, ez ireki???. Zer ba? Kaxoi arrunt bat zen eta hutsik zegoen . Ene, baina guztia umel zegoen eta usain arraroa sumatu nuen.

Horrelako komeriak izaten dira. Ez zaitezte urduri jarri baina hori bai, nahiz eta salaketak jartzea inoren gustoak izan, kasu batzuetan egin beharra dago, derrigorra da. Nik jarri nuen.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados