Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Oier, Ekaitz, Dabid, Julen???

Oier, Ekaitz, Dabid, Julen???

Argazkia: Julen Orbegozo

Garai bateko apustu giroa etortzen zait burura..

Serafín Amezua “Txaraka” abadiñarrak, Atxartetik barrena, Urkiolara korrika igotzeko ohitura omen zuen. Ziur, lagunekin eta herrikoekin apustuak egiten zituela: baietz edo ezetz aurreko marka hautsi?

Urkiola izan da, hain zuzen, apustuak egiteko Durangaldeko elementu fetitxea. Erakargarritasun berezia du. Lagun kuadrilletan sarri agertu da apustuaren erdigune moduan. Ezetz Urkiola 5 aldiz igo eta bajatu 5 ordutan! Ezetz ordu betean baino gutxiagoan Durangotik Urkiolako Santutegiko bidea eta buelta egin! Nonbait entzuna dut ere, norbaitek bizikletan atzeraka igotzen zituela mendateko maldatzarrak…

Bada, giro hori etortzen zait burura atletismoan bizi dugun garaiari erreparatuta. Errepideko korrikalariez ari naiz. Aspaldiko partez, lagun artean eta familia giroan galdera egiten diogu alboan dugunari: nork irabazi du San Silbestrea? Eta nahiz eta atletismo kontuak gertutik gertura ez jarraitu, ezagunak ditugu hiru, lau edo dozena erdi korrikalari. Poztekoa. Globalizazioak ez du oraindik guztia akabatu…

Tokian-tokiko kirolariek, inguruko kirol probetan, bertako jendea emozionatzea ikaragarria iruditzen zait. Dirudiena baino garrantzitsuagoa dela esango nuke, beharrezkoa, herri-giroa aberasteko. Imajinatzen duzue Ekaitz, Oier, Dabid eta Julenen arteko desafio bat? (Ziurrenik izen asko utziko ditut ahaztuta). Bada, banakako erronka batean ez bada, binakako desafio batean imajinatzen duzue gure eskualdean piztuko zuten ikusmina? Giro sanoan, noski, bai euren lehiari dagokionez eta baita afizioari dagokionez (Gorospe eta Marinoren garaiak “in memoriam”).

Bide batez, imajinatzen duzue Durangaldeko korrikalariek elkarte edo klub bakarrean elkartuko balira eta eurek entrenatzeko bideak modu ofizialean-edo seinaleztatuko balituzte? Eta lan hori egiteko erakundeen laguntza izango balute? 5, 10, 15, 21 kilometroko ibilbideak, Durangaldetik, mendi zein baserri-bideetatik…

Atletismo alorrean, beste askorekin gertatzen zaidan moduan, “superpotentzia” bat izan gaitezkeelako irudipena dut. 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Irakurle

    Aupa Julen. Banuen zure lerroak irakurtzeko gogoa. Ea sarritxoago idazten duzun. Animo

    Deja una Respuesta
  2. Irakurle

    Aupa Julen. Banuen zure lerroak irakurtzeko gogoa. Ea sarritxoago idazten duzun. Animo

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados