Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Ohiturak jagoten

Hotzari eta haizeari aurre eginez, eztarria babesteko San Blas-haria jantzi eta makila eskuan hartuta, lurrari iratzartzeko eta fruituak oparotasunez emoteko eskatuz, Santa Ageda koplak kantatzen ibili dira asteon eskualdeko hainbat herritan; edade, sexu, ideologia eta sinesmen ezberdinetako herritarrak.

Aspaldiko ohitura da gurean etxerik etxe, eskean ibiltzea. Ohituraren jatorri zehatza jakitea gaitza den arren, dakiguna da Ageda Italian jaio zela III. mendean, Siliziako familia aberats batean, eta neska ederra izan zela. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintilianori begitik sartu ei jakon. Antza, nagusi honek ahalegin guztiak egin zituen neska bereganatzeko, baina alferrik. Ageda ezin ebala lortu ikusita, tortura gogorrak ezarri eutsazen; ezagunena bi bularrak moztea izan zen.

Nire iritziz, Agedaren heriotzak, batetik, oraindik bizirik dirauen emakumeen kontrako indarkeria matxista gogorazoten deusku. Bestetik, gaur egun eskean ibiltzeko ohitura hau jagoteak, euskara kaleratzeko aukera itzela eskaintzen deuskulakoan nago. Gure herri eta hiriek, egun batez behintzat, euskaragaz kontaktu zuzena izaten dabe-eta. Euskararen erabilera bultzatzeko bideak urratsen eta asmatzen dihardugun sasoi honetan, ekimen zein hobea iruditzen jat kalean euskaraz kantatzea.

Gainera, ezin ahaztu, krisiak jota gagozen sasoi honetan talde batzuk behartsuentzat dirua eskatzeak egoera larrian dagozanei laguntzeko bidea be emoten deuskula.

Halan da ze, antzinakoak izan arren, ohitura batzuk merezi dabe jagotea, gaur egun be gure gizarte edo mundu aldrebes honetan euren lekua eta zeregina betetzen dabe-eta.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados