Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Non erre zituzten Durangoko herexeak?

Lasai, neuk ere ez dut asmatu, eta ziurrenik, zeure albokoak ere ez du asmatuko.

Zertara datorren galdera hori? Bada, Durangoko udaletxearen webgunean, ???Durangoko toponimia??? atalean itaun hori egiten zaigu durangarroi, jolas moduan edo. Galdera erantzuteko lau aukera ematen dizkigute: Kurutze Santuaren aurrean; Andra Maria plazan; Munalarrinetan; eta San Juan portalean.

Beraz, pentsatu dut, durangarrontzat herexeak erretzearen pasartea gure historiako garrantzitsuenetakoa denez, jakin egin beharko genukeela soberan erantzuna. Gainera, gauzak errazteko, lau aukera ematen dizkigute jolasean, horietako hiru non dauden edo zer diren jakin ez dakigun arren. Ez eta arrastorik ere! Zotz! Galdera kabroiak prestatu ditu egileak, durangarrok Durangoko toponimiara hurbiltzeko! Horixe pentsatu dut.

Nabaria da jokoak gure ezjakintasuna ebidentzian uzten duela eta toponimiara erakarri baino, tenteltasunean harrapatu egiten gaituela. Badu, beraz, aurkezpenean hutsune nabarmenik proiektu honek. Hala ere, txalotzeko modukoa da eta goraipatzeko modukoa Durangoko Udalak argitara eman duen proiektua: Durango Uriko toponimiaren ikerketa-lana egin eta webgunean jarri du eskuragarri. Tartean, goiko esaldietan aipatzen den jolasa ere argitaratu delarik.

Alberto Errazti ikerlariari eta udaletxearen diru laguntzari zor diogu ondare kulturalaren eta linguistikoaren altxor hori. Pentsatzearekin batera aluzinatuta geratzen naiz. Ze dedikazio maila behar izan du ikerlariak hori guztia egiteko! Laguntzarik izan du? Gaitasun ikaragarria eduki behar da, toponimo potentzial guztiak maparen gainean kokatzeko, landa-lana egiteko, emaitzak sailkatzeko, hipotesiak baztertzeko, etab. Bildumagileek tentu handiz egiten dituzten zurezko itsasontzi horietako bat eraikitzea modukoa izango da, egunean pieza txiki pare bat bakarrik jarriz, mugimendu txikienak ere proiektu guztia hankaz gora jarriko duen beldurrarekin. Bejondeizuela zuri eta zurekin batera lan egin duen taldeari!

Lortu duzue, zorionak. Durangoko herexeak erre zituzten lekuaren izena artxibo batean gorde egingo da: Munalarrineta. Hori bai, Munalarrineta non dagoen, zer esan nahi duen eta nondik eratortzen den ez dut topatu oraindik, bilatu dudan arren. Webgunearen saltsan jarraitu beharko dut. Edo, gaur egun denbora gutxi dugunez, hitzaldi ziklo bat antolatzeko gonbidapena luzatzen diet Durangoko udaletxeko kultura eta euskara saileko arduradunei.

Interesgarria eta merkea, proiektuaren nondik norakoak entzutea, eta toponimo batzuen zehaztasunak ezagutzea. Are gehiago, maiztasun jakinarekin horrelako hitzaldiak antolatzea ez legoke soberan. Jende interesatua badagoelako, eta erakundeen ardura gure ondarea gordetzea delako. Bitartean, nire belaunaldikoek behintzat nekez jakingo dugu non dagoen edo non egon zen Munalarrineta. Eskerrak Txoriozoro non zegoen ez dugun inoiz ahaztuko!

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados