Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Nire herria, nire patata

 

Durangoko azokatik Zornotzara
bueltan twitterren sartu nintzan,
izan ere, twitterraren erabilerarik
onena autobus eta trenean
denbora pasatzea da. Orduan ikusi
neban Zornotzaren inguruan tweet
bat. Dirudienez, gure patata
telebistan agertu izan da aurreko
asteetan, Euskal Telebistako
Topera! saioan, eta Cuatroko
“Te vas a enterar”
saioan ere
.

Lehenengo kasuan gure
herriko eskulturaren inguruko iritzi
desberdinak aurkezten ziran,
herriaren erdian egotearen
aldekoak eta kontrakoak, modu
dibertigarri, baina nire ustez egoki
baten, kuriositate bat bezala
aurkeztuz, baina gure herritik
kanpo ezagutzen dan kuriositate
bezala. Izan ere, oso gutxik ginan
hasieran Nagelen eskulturaren alde
agertzen ginanak. Gogoratzen dot
eskultura jarri eta gutxira Arkalaz
aldizkarian polemika horren
inguruan idatzi genuela. Nik alde,
beste lagun batek kontra,
normaltasunez, baina inork ez
eustan kaletik zorionak eman
artikuluagatik, nire lagunari bai.

Urteak pasatu dira, eta
beharbada eskultura polita dala
esaten dauenik topatzea ez da
erraza izango, baina geurea dala,
eta gustokoa dabela esaten
dabenak asko izango dira. Izan
ere, gure herriaren sinbolo bat
bihurtu da: Jaietako karteletan
ugari agertzen da, Zornotzako
gazteak elkartearen irudian dago,
eta kanpotar askok gure herria
patatagatik ezagutzen dabe.
Irudiaren garaian ez da lan makala
eskultura honek lortu dauana.
Modu praktikoago baten,
azalpenak emateko erraztasuna
eman deusku, turista zein
bisitariekin: “Patatatik
eskumara joan”,
“Patata ikusi eta gero
ezkerrera eginez topatuko dozu
hori”…

Horregatik, Cuatron ikusitakoa
ez jatan gustatu. Alde batetik
patataren prezioa titularrean
ataratzea, ordainduta dagoenean
arazo barik, krisi garaian
probokazio hutsa iruditzen
jatalako. Bestetik, herriak
gustokoa ez dauela esaten
dabelako bideoan. Eta ez naz ni
herriaren izenean berba egingo
dauena izango. Baina, telebista
saio batekoak gutxiago.

Twitterren irakurritakoarekin
bat, Gatiburen abestian bezala,
erderaz esangotsiet Cuatrokoei:
“Me gusta nuestra
patata!” Bideoa
ikusi
 eta zuek erabaki,
gustokoa dozuen ala ez.

 

Técnico de la Oficina de Información Juvenil de Amorebieta.

Artículos: 13
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados