Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Bakean bai, isilik geratu ez!

Ez al duzue etxean inoiz
entzun “por la paz, un Ave Maria”
esaldia? Gehiegitan esango nuke
nik. Hala esan izan zaigu
bidegabekeriaren bat aurre egiteko
orduan, suak hauspotu baino,
bakea komeni zela ikusi
dugunean. Batzuen ustez, kontra
egitean, ezabatu nahi duzun hori
berori elikatzen duzu.

Baina,une honetan ez dut
errezurik egiteko ganarik. Guztiz
sinistuta bainago bidegabekeriari
erantzun irmoa eman ezik, bere
horretan emateko eskubidea
ematen zaiola. Eta gauza batzuen
aurrean, ez dut tolerante edo
jasankor izan nahi.

Ez baita bat ere onargarria,
pertsona baten itxura, erasorako
arma gisa erabiltzea. Eta
“kasualitatez” arma hori,
gehienetan da emakumea
iraintzeko,makurrarazteko eta
indargabetzeko. Ez nuke
orokorkeriatan erori nahi, baina
gehiegizkoak dira emakume eta
gizonen itxura, aukera sexuala eta
pribatuan geratu beharko luketen
beste gauzak arma gisa erabiliak
 diren momentuak.

Barkatuko didazue hitza, baina
nazkagarria da pertsona baten
balio pertsonal zein profesionala,
pertsona guztiok, inolako jantzirik
gabe, biluzik dugun balioa, guztiz
kontzeptu subjektiboa  den
itxuraren arabera neurtzea. Izan
daiteke pertsona baten
jarduera,ideologia,jarrera eta
pentsamendua gustukoa ez izatea;
agian, norberaren printzipioen
kontrakoa izan daiteke; eta,
kasuren batean ere, oinarrizko
eskubideen kontrakoa eta
bidegabe izatera ailega daiteke,
baina atzera bueltarik ez duen
zurrunbiloan sartzen gara, horiek
salatzeko edo kritikatzeko,
“azalaren” ezaugarriak
 pertsonaren kalitatearen
parean jartzen baditugu.

Zerk asaldatu ote nauen?
Itxuraz urretxindor, hitzetan bele
beltz bati entzun diodanak.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados