Banner en desktop Banner en moviles
Durango Euskaraldia
FP Zornotza
Maristak Durango
UNI Eibar Ermua

Negargarria

Erdi aspertuta nengoela, telebista piztu eta zappingari ekinez, gaua kale gorrian pasatzen ari zen hamazortzi hilabeteko haurra hilda aurkitu zuten informazioarekin egin nuen topo. Mutu geratu nintzen, oso hunkituta. Ene, ama! Hamazortzi hilabeteko haurra. Badakit, mota honetako gertaera tamalgarriak egunero gertatzen direla munduko herrialde pobreetan baina hain gertu, ez dakit… ba! Zarautzen bertan. Tristea ez, negargarria iruditu zitzaidan.

Telebistako kateetan eskeintzen  zituzten irudiak ikusten nituen bitartean, urte eta erdiko neskato honen bizitza nolakoa izango ote zenaren pentsamendua etorri zitzaidan burura. Esan nuen, bere aita eta amarekin etxean jolasten egon beharrean, ume guztiek bezala, neskatoa kale gorrian eta itsasotik oso gertu. Hain bizitza laburra eta gordina!

Telebistako kate guztietan informazio bera ematen ari ziren eta ez dakit zein katetan negoen ikusten, baina azpimarratu zuten, gertaera honetan genero indarkeriako aurrekariak izan zirela. Emandako datuak ez ziren gutxi. Entzun ondo, umearen aita 11 aldiz atxilotu zuten. Horietako hainbat atxiloketa bikotekide ohiari eraso egiteagatik izan ziren , eta azkena, alabaren bahiketagatik. Azken gertaera hau, uztailaren 18an izan zen. Egun bat lehenago gizonezkoa bere bikotekide ohiarekin elkartu zen Zarautzen. Emakumea atzerrian bizi zen alabarekin eta beste seme batekin batera. Zarauzko etxebizitza batean elkartu zirenean, gizonezkoak eraso egin zion emakumeari eta honek etxetik ihes egin zuen.

Zarauztik alde egin zutela jakinerazio zion eta ez zuela inoiz gehiago ikusiko egin zion mehatxu. Ordutik hona, Galdakaon, Beasainen, eta azkenik, Bilboko auzitegi batek iheslaritzat jo zuen aita, haren aurkako epaiketa batera ez agertzeagatik. Eta abuztuan, epaitegiak gizonezkoa bilatzeko, atxilotzeko eta epaitegira eramateko agindua eman zuen, haren aurkako epaiketa abenduan egingo zela jakinerazteko.

Emandako datuak entzun eta irakurrita, zein izan da gizarte zerbitzuek izan duten jokabidea hildako neskatoaren inguruan edo ez dute esku-hartzerik izan?

Genero indarkeriak ez du soilik andreengan eragiten eta kasu batzuetan seme-alabengan ere eragiten du biolentzia egoerak. Eta zergatik, seme-alabengan? Ama zigortzeko ote da? 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados