Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Naiz naizena

Nire lagun batek dio argaltzeko pirulak pikutara bota beharko genituzkeela. Bere ustez, ez dute ezertarako balio. Uda heltzen den bakoitzean, betiko komeriak eta urteroko buruhausteak. Neguan ez dira horrelakoak gertatzen. Egia da, burutik behera ondo estalita, hotzari eta euriari aurre egiteko. Ez da ezer erakusten baina ekaina heltzerakoan, txip-a aldatzen da. 

Urtero, ekaina iristen denean, soberan dauden okela puzkak ikusten dira. Oso itxusiak direnez kentzeko gogoak sartzen zaizkigu. Kontua izaten da, baina nola? Ane Igarteburuk telebistako kate batean iragartzen dituen gerriko berezi horiek erosiz eta gorputzean sartuz. Ipintzea lortzen bada. Gutxienez bi lagunen laguntza behar da, hanketatik gerriraino gerriko madarikatu hura sartzeko. Jarrita ondo geratzen da. Errezetarik errezena hori litzateke baina badago beste bat, grasak erretzeko pirulak hartzea. Hainbeste marka desberdin daudenez eta guztiak onak direnez, aholkularitza behar da. Eta zeintzuk? Guztiak onak badira, internetez errez erosi daitezkeenak. Bisako txartelaren zenbaki guztiak emanez.

Ez dakit udak zer duen baina denboraz konturatzen zara, zenbat lelokeriak egiten diren! Azal zuria dutenek beltzaran jarri nahian, eguzkia hartzen dute babes barik, ahalik eta azkarren beltzaran jartzeko. Baina eguzkitan jarriz gero, azalak kolore marroia hartu beharrean, baserriko txerrikumeak izaten duten larrosa moduko kolore hori hartzen dute. Batez ere, azala oso zuria dutenek. Ah! Zimurrak dituztenentzat areagotu egiten dira eta hori ere ez da kontua. Azala beltza dutenek, azala zuria nahi dute eta hori ere, ezinezkoa da, baina gauza guztietan bezala, salbuespenak salbuespen. Hor izan zen Michael Jackson erregea. Ai ene! zelako itxura. Niretzat hobe zegoen jatorrizko kolorearekin.

Besteek, berriz, soberan dituzten kiloak kendu nahian kirola egin behar dute eta osasuntsuagoa denez, ez dute denborarik galtzen eta egun batetik bestera gimnasioan izena ematen dute. Urte osoan zehar ezer egin barik egonda bi hilabetetan Cindy Crawford eta Linda Evangelista bezalako modeloen gorputzak lortzea espero dute. Inozenteak! Egunero gimnasiora joan eta izerdia bota ta bota gero gorputzari izugarrizko plazerra emateko. Txokolatezko zeozer, antsietateari aurre egiteko.

Ezinezkoa zaizkigu kilo madarikatu horiek kentzea. Kendu daitezke dieta osasuntsu bat eginez baina horretarako ez dago denborarik. Ekainean sartuta gaude eta laster udako oporrak datoz. Alferrik da. Ez daude miraririk eta hobe litzateke garen bezala onartzea. Hainbeste zorokeriak egin beharrean eta  gure osasuna arriskuan jarri beharrean zergatik ez dugu onartzen geure burua den bezala? Hobe da sikologoari ordaintzea balio ez duten produktuetan dirua gastatzea baino, ezta? Naiz naizena!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados