Garaiko Udala
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

“Monolingües castellanos”

Orain aste batzuk zutabe honetara Jon Juaristi ekarri nuen gogora. Eusko Jaurlaritzak Juaristi izendatu zuen Euskararen Aholku Batzordeko kide eta jende askori, tartean niri, arreta eman zidan izendapenak. Euskara sustatzeko omen den erakundean euskararen alde lanik egingo ez duen bat izendatu zutela pentsatu nuen (baliteke oker pentsatzea). Beste arlo batzuekin alderatzea bururatu zait: demagun BBVA-ko batzordekide Eric Cantona edo Jaime Gimenez (G-rekin idatzita) “El Solitario” izendatzen dituztela, edo III. Internazional Sozialistaren aholkulari Federico Jimenez Losantos balitz.  

Kontua da politikagintzak horrelako momentu zirraragarri-txistosoak uzten dizkigula, nik “mikropolitika” deitzen diodan alor horretan: irrifarrea eragiten diguten agintarien okurrentziak eta erabakiak, bigarren mailakoak, baina komunikabideetan ere oihartzuna izaten dutenak. Mikropolitika (edo politika-txikia) bizi bizirik dago sozialistak gobernuan daudenetik. “Aldaketa” heldu behar dela aldarrikatzen dute eta aldaketa sustatzeko honelakoak egiten dituzte: Antxon Urrusolo “fitxatu” eta hile bi beranduago bidali; Euskaltel-Euskadi taldeko logoari “Spain” hitza gaineratu; Patxi Lopezek filologia ikasketak egin gabe Bilboko ezkerraldean inoiz ez dela euskaraz egin ziurtatu; edo Patxi Mutiloa Jaurlaritzako kirol zuzendariak txirrindularitza probetan sarrera kobratzea proposatu. Adibide batzuk baino ez.  

 

Mikropolitika da politikagintzaren gatza eta piperra. Asperdura gainditzeko saltsa. Mikropolitikaren azken adibidea UPyD-k plazaratu du. Euskara Aholku Batzordeak zeresan gutxi eman omen du eurentzat, eta proposamen berria egin du Rosa Diezen alderdiak Eusko Legebiltzarrean: batzordekide guztien artean, erdia “monolingües castellanos” (sic), izateko proposamena egin du. Begira ibili naiz interneten, aholku batzordearen helburua zein den jakiteko, ia ni oker nenbilen edo, eta “monolingües castellanos” delakoak aholku batzordean beharrezkoak diren jakiteko. Gobernuaren “Irekia” webgunearen arabera: “Gizarte elebidunago, modernoago, irekiagoa lortzea” da batzordearen helburua.

Mikropolitikaren xelebrekeriak

 

Bakoitzak jakingo du nork sustatuko duen zer, batzorde horretan, baina proposamena hain da xelebrea ezen sekulako komeriak izango lituzkeela gobernu batek 30 bat “monolingüe castellano” topatzeko Erkidegoan. Zorionez, “monolingüe castellano” gutxi geratzen da gure artean, gutariko askok hizkuntza bat baino gehiago dakizkigulako.

Eta hortara dator Legebiltzarrean bizi izan dugun azkeneko mikropolitikaren pasadizo xelebrea. Aralarren legebiltzarkide Mikel Basaberi deigarria iruditu zaio UPyDren proposamena; deigarria eta zertxobait arraroa. Iritzi artikulua argitara eman du, duen atsekabea plazaratuz, ironikoki. UPyDren proposamena onartuz gero Euskararen Aholku Batzordean parte hartzeko ateak askorentzat itxi egingo lirateke eta, ondorioz, konponbidea lobotomiak egitea (burmuinaren zati jakina ateratzea) dela iradokitzen du.

Gorka Maneiro UPyDren bozeramaileak Basaberen ironiari erantzuna eman dio. Basaberi leporatu dio, nahitaez “vascoparlante” hutsez eraikitako gizartea nahi izatea. Xelebrea da ika-mika, ironiaz betea. Nork arrazoi zuen ustez? Hor doaz artikuloak: Basabe (Lobotomiak Osakidetzan): http://www.deia.com/2011/02/13/opinion/tribuna-abierta/lobotomias-en-osakidetza; Maneiroren erantzuna (Tristes desvaríos lingüísticos): http://www.noticiasdealava.com/2011/02/17/opinion/tribuna-abierta/tristes-desvarios-lingisticos

 

 

 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados