Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Minbizia Osakidetzan

Osakidetza dugu hauteskunde hauetako izarretariko bat. Hainbat hautagaik darabiltzate aho-mihian Osakidetzan egingo dituzten hobekuntzak eta aldakuntzak. Hala bedi.

Ni ospitalean egon berri naiz bularreko minbizi arazo batengatik eta esan behar dut aurki daitezkeen profesionalik onenak suertatu zaizkidala. Itxaron zerrendan ere ez dut denbora askorik egon behar izan ebakuntzaren zain, baina badago zer aldatu eta zer hobetu, bai horixe.

Urtarrilaren amaieran egindako mamografia baten 2 tumore aurkitu zizkidaten. Biopsia egitera joateko deitu eta proba egiten ari zitzaidan profesionak zera esan zidan:

“Ha tenido suerte”. Nik orduan pentsatu nuen tumoreok ez zirela txarrak izango, baina bai zera.

Usted, por su edad (72 urte) está fuera del  Programa de Detección Precoz del Cáncer de Mama, parece que le hemos convocado por un error administrativo” gehitu zuen. Ezin sinesturik geratu nintzen.

Zoritxarrez tumoreak txarrak zirela baieztatu zidaten eta bi ezeze hiru nituela jakinarazi zidaten ondoren egindako beste proba batean. Hartan-horretan, titi bat kendu beharra izango zutela eta besteko tumorea.

Ebakuntza abian jarri eta zirujauarekin hitzordua jarri zidaten. Berriro errepikatu zen historia.

“¿Como se ha dado cuenta de los tumores? Galdetu zidan. Nik ez nituela antzeman esan nion, eta mamografian ikusi zituztela. “Pero Vd. está fuera del programa” gehitu zuen zirujauak ere. Aurreko proban adierazi zidaten akats administratiboa aipatu nion, eta berak “Bendito error” esan zuen. “Podía haber llegado aquí tarde”.

Zergatik kontatu dudan nire historia?

  1. 70 urtetik gorako emakumeoi, egoera normalean, mamografiarik ez digutelako egiten Osakidetzan.
  2. 70 urtetik gorako emakumeok ere minbizia izateko arriskua dugulako, eta nireaz gain, beste kasu bat baino gehiago ezagutzen ditudalako. Adibidez, bat, gure eskualdekoa, nirekin batera suertatu zen kontsultan.
  3. 70 urtetik gorako emakumeok ere mamografia eskubidea eduki beharko genukeelako Osakidetzan, pribatura joan beharrik gabe.

Osakidetzak bere orrialdean honako hau dio:

“Bularreko minbizia tumore gaizto ohikoena da, eta emakume euskaldunen artean heriotza gehien eragiten duena. Goiz detektatzea oso garrantzitsua da, tratamendu eraginkorragoak eta hain agresiboak ez direnak egin daitezkeelako, eta horrela, bizi-kalitate hobea eta biziraupen-tasa handiagoa lortzen da.

EAEk, 1995az geroztik,”Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa”(BMGDP) bat dauka, Osakidetzak eskaintzen duena. Aldebiko mamografiak egiten dira proiekzio bikoitzean, 50-69 urte bitarteko emakumeei zuzenduta. “Programaren helburua da bularreko minbizia ahalik eta goiztiarren detektatzea, aipatutako minbiziagatiko hilkortasuna gutxitu eta kaltetutakoen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, ebaketarik gabeko tratamendu kirurgiko kontserbatzaile gehiago eginez”.

Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programan partaidetza handia lortzea, eta bularreko minbiziak eta tumoreak ahalik eta goiztiarren detektatzen tasa handiak lortzea, beharrezkoak dira Programaren helburua lortzeko, hau da, kausa honengatik hilkortasuna gutxitzea”

Zergatik ez zaizkie 50 urte baino gazteagoak diren emakumeei eta 70 urte baino gehiagoei ere proba hauek egiten?  Jakin badakizu kasu ugari daudela adin tarte horretatik gora zein behera.

Osakidetzak zer hobetu asko dauka, ni orain gorputz mutilatu honetan hain zaurgarri aurkitzen naizenean hauxe da urgentziaz aldarrikatzen dudana:

Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programaren adin tartea zabaltzea albait arinen

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (7 votos, media: 4,43 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

4 Comentarios

  1. Mari Eli Ituarte

    Eskerrik asko, Marisa, beti bezain adoretsu eta ausart jokatu eta zure esperientzia konpartitzearren.
    Osakidetzan aldaketak behar dira, bai, eta proba horiek hedatzea da bat.
    Animo eta besarkada bat!

    Deja una Respuesta
  2. Leire

    Milesker, Marisa, larritasuna bistarazteko indarragatik, eta nola ez, erakutsitako kemen eta eskuzabaltasunagatik.
    Besarkada goxoa, eta errekuperatze on!

    Deja una Respuesta
  3. Carmen Fernández

    Eskerrik asko Marisa zure egoera partekatzeagatik, beti bezain eskuzabala, eta lagungarria, guztion egoera hobetzeko. Besarkada handi bat.

    Deja una Respuesta
  4. Julian Elordi Barrena

    Guztiz ados, adinaren tarte hori zabaltzea beharrezkoa da.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados