Garaiko Udala
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Martxoaren 31ko oihartzuna

Norbere ahotsaren oihartzuna entzutea berezia izaten da umetan. Ahoa zabaldu eta oihua botatzen dugu, begiak itxita eta ozen, eta naturak segundo gutxiren bueltan atzera ekartzen digu ahotsa; bi aldiz, hiru aldiz, burrunba txikia egiten du infinituan galdu arte. Oihartzuna, asko jota, segundo gutxi batzuk igaro osteraino harrapatzen du gure belarriak. Baina belarria nagia da, ahalmen txikia dauka bihotzarekin konparatuta.

1937ko Martxoaren 31ko bonba zaratak mendietatik bueltan etorri ziren eta herriak oihartzun hura irentsi zuen, erdi-txikituta zegoela. 74 urte beranduago belarriak ez du bonba eta negarren oihartzunik jasotzeko ahalmenik, baina durangarren bihotzak bonbardaketaren taupadak oraindik gogoan ditu. Urtero egiten da oroimen ekitaldia, xumea, baina hunkigarria.

Nik oraindik gogoan dut martxoaren 31ko bonbardaketaren berri nola izan nuen. Nire arrebak musika kasete bat oparitu zidan, Durangoko talde baten abestiekin. Abeslariak ozen abesten zuen,   “(…) martxoaren goiz, ilun ta hits batian, garren artetik, goiz batez jaio ginan, eta zerutik, lainoetatik behera, gauza arraroak, goiz hartan erortzen ziran, gure gainian…”, eta esaldi horien oihartzuna entzuten zen, “gauza arraroak erortzen ziren, gure gainian…”. Aste batzuk beranduago Durango Swing astekarian taldeari elkarrizketa egin zioten eta aurreko abestiaren hitzak zetozen, Durangoko 1937ko bonbardaketa gai hartuta. Orria hartu eta ohe alboko paretan jarri nuen. Gauero, ohera sartu aurretik begiratu bat ematen nion, buruz ikasi nuen arte. 


Amuriza eta Erzilla
Beste martxoak 31 berri bat igaro da, bonbardaketaren urteurrena. Orain Amurizak eta Erzillak jarri diote historiari musika eta hitza, sentimendua. Martxoaren 31n Andra Marian elkartu ginen eta Amurizaren eta Erzillaren abestia entzun genuen, orain dela 74 urteko bonbardaketaren oihartzuna. Egun batzuetan buruan bueltaka izan ditut bertso horiek, baina memoriaren komeriak, burutik ihes egin didate. Saiatu naiz Google santuaren bitartez Andra Marian abestu zutena berreskuratzen. Alperrik. Abestiaren oihartzuna, bonbardaketaren oihartzuna, bihotzaren memorian gordeko dut.

Martxoak 31 taldea ez dut inoiz ahaztuko. “Ene lagun galduak”, “Lau katu triste”, eta beste abestien oihartzuna bihotzean gordeko dut, kasete zaharra aspaldi galdu banuen ere. Taldekideei zutabe bat eskaini nien esker onez, eta beraien blogean zintzilikatu zuten. Hitz hauekin bukatzen dut zutabe hura: “Nori okurrituko zitzaion Durango Swing egunkarian hitz haiek argitaratzea?”. Hortxe duzue irakurri gura baduzue: http://www.myspace.com/martxoak31/blog/356940163

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. IZEN

    Asteartero lez, oraingoan ere oso artikulu ona Julen! Segi horrela, guk gustura jarraituko dugu ta zure artikuluak irakurtzen!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados