Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Madrilera ala Finlandiara?

Eusko Jaurlaritzako Uriarte Hezkuntza
Sailburua Madriletik datozen aginduei men
egiten ikusten dugu aspaldion, besteak beste,
3. mailako azterketak defendatuz eta, bide
batez, jarrera horrek LOMCE onartzea
suposatzen duela ezkutatuz.

Nago, Madrilera barik Finlandiara
begiratuko bagenu beste kuku batek joko
ligukeela. Izan ere, hango hezkuntza
sistematik badugu zer ikasi. Urrunago joan
gabe hortxe dugu egunokaz argitaratu den
eskola-jazarpenari (acoso escolar) buruzko
finlandiar programa baten emaitza.

Finlandiako Gobernuak KiVa izeneko
programa arrakastatsua du abian, bertan
azpimarratzen dute jazarpenean (akosoan) hiru
protagonista izaten direla beti:

  • Erasotzailea (acosador),
  • Biktima
  • Lekukoak (ikusleak)

Hezkuntza eremutik hiru arloak aztertu
behar ei dira arazoa saihestu gura bada.
Biktimari laguntza eskaini behar zaio,
erasotzaileari/ei jarrera aldarazi eta lekukoei
heuren portaeraren eragina azaldu eta
jabetuazo.

KiVa programaren berezitasuna taldean
zentratzean datza. Talde horretan lekukoek
garrantzia handia dute, izan ere gehienetan
lekukoen pasibotasunak erasotzailearen
kolaboratzaile bihurtzen ditu.

Arazoa konpontzeko ez da zertan
biktimaren jarrera aldatu, biktima irekiagoa
edo ausartagoa izan dadin, ezpabeze
lekukoengan eragin behar da. Lekukoek
erasoan parte hartzen ez badute, erasotzaileak
bere jarrera aldatu egingo du.

Aipatutako programa burutzeko, 7, 10 eta
13 urteko ikasleek, hogei bat klase hartzen
dituzte. Era berean biktimei heuren egoera
salatzea ahalbideratzen zaie, gutunontzi birtual
baten bidez. Ikastetxe bakoitzean hiru lagunez
hornitutako batzorde bat dago, indarkeria
kasuren bat antzeman bezain laster lanean
jartzen dena .

Finlandian ere txakurrak ortozik ibiliko dira
baina hezkuntza arloan badugu nora begiratu,
nik uste. Geldotasunak, inertziak eta
immobilismoak ez garamatzate inora. Behin
eta berriro frogatzen da ostera,
profesionaltasunak eta arazoak konpontzeko
gogoak mirariak egin ditzakeela.

Eta Madrilera barik Finlandiara begiratuko
bagenu?

http://www.kivaprogram.net/

http://eu.wikipedia.org/wiki/

Finlandia

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri

durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. J.L.Lizundia

    Arrastion Marisa: Zoritxarrez, ez gaude Ipar Europan, Hegoaldean baizik eta, oraingoz, eraman dugun, daramaten gaituzten politika bidetik, Madril izango da gure estatutaren zorigaiztozko hiriburua, bere tick jakobino kastellanista eta guzti.

    Eta. zoritxarrez ere, Uriarte&Aurrekoetxea andereak partxe jartzen.

    Madril izan behar beharrean hiriburua, Helsinki/Helsingfors balitz!

    Deja una Respuesta
  2. J.L.Lizundia

  3. Mertxe

    Arrazoia duzu. Diotenez, gero eta eskola-jazarpen kasu gehiago daude eta.

    Deja una Respuesta
  4. Mertxe

    Arrazoia duzu. Diotenez, gero eta eskola-jazarpen kasu gehiago daude eta.

    Deja una Respuesta
  5. kukua

    Bai, horixe!

    Beste kuku batek!

    Hezkuntza sisteman sartu behar dira dauden diruok, hor baitago gaur egungo arazo askoren sorterria: bortxakeria, matxismoa, jazarpena… Ai, ene! Eta ez egiten diren megainbertsio horiek. Urte batzuk barruko Euskal Herria matxista, bortitza, zikina, hezkuntza maila baxukoa, futbolistaz betea, erdalduna, antiekologikoa eta zaratatsua izango da, baina, hori bai, abiadura haundiko trena, megaantzokiak, BEC, hirzpalau Gugenheim, errepide piloa,… edukiko ditugu.

    Deja una Respuesta
  6. kukua

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados