UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Josi eta josi

Josi eta josi

Urriaren 12 hasiera eman zitzaion Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken saioa abenduaren 20an izango da. Hainbat berba eta esaldi josi behar izan dituzte gure ahozko literatura sortzaileek euren gaitasuna erakusteko eta azken txanpara heltzeko.

Oraingoan, gure eskualdeko 6 bertsolariak ez dira azken saioan izango. Alde batetik lastima, ezagunak ditugulako eta bertsolari ontzat dauzkagulako. Edozelan be lerro hauetatik; Animo neska-mutilok. Lehiak horixe dauka, batzuetan gora, besteetan alderantziz, baina ez etsi, hurrengo batzuk be izango dira-eta.

Aitortu behar dut gureak ez egoteak pena sortzen didan arren, emakume naizen aldetik poztasun handi bat ere badaukadala. Aurtengo finalean 4 gizon eta 4 emakume izango dira aurrez aurre: Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia. Pentsa ezina orain dela zenbait urte, ametsa.

Dena den badut arantza bat neure baitan. Epaimahaian ematen ote da parekidetasun hori? Oker ez banago Amorebieta-Etxanon 5 gizon eta emakume bat izan ziren epaimahaiko, gehi idazkaria. Bilbon desoreka bera egongo ote da? Eta gai-jartzaileak? Uste dut biak ala biak puntu garrantzitsuak direla oreka eta normaltasunerako bidean.

Arantzak arantza, uste dut aurtengo zortzikoteak Bilboko Bilbao Arena saskibaloi kantxari beste kolore bat emango diola, baita normaltasunaren doinua eta parekidetasunaren tonua ere.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 172
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Marisa

    Eskerrik asko Eneritz, pozten naiz. Zu bezalako emakumeak behar ditugu erabakiak hartzen diren lekuetan, bestela jai daukagu.

    Deja una Respuesta
  2. Marisa

    Eskerrik asko Eneritz, pozten naiz. Zu bezalako emakumeak behar ditugu erabakiak hartzen diren lekuetan, bestela jai daukagu.

    Deja una Respuesta
  3. Eneritz

    Arrazoi guztia duzu, nik oreka hori bete nahian, epaimahai bezala nabil Gipuzkoa eta Euskalerriko txapelketetan.

    Deja una Respuesta
  4. Eneritz

    Arrazoi guztia duzu, nik oreka hori bete nahian, epaimahai bezala nabil Gipuzkoa eta Euskalerriko txapelketetan.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados