Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

Ikur frankistak

Kili-Kiliren sortzailea izan zen Jose Antonio Retolazari Arrazolan egin dioten kabia ezagutzea otu eta, Untzilloko iturbururantz abiatu ginen Kili-Kilikide izandako zenbait lagun.

Gustora gindoazen Arrazolan barrena, parajearen edertasunez gozatzen, harik eta, bide ertzean, baserri edo tejabadako orman zegoen ikurra ikusi arte. Susto galanta hartu genuen. Harrituta geratu ginen, non eta Arrazolan ikur frankista aurkituta.

ikur-frankistak

Egia esan ez dakit horrelako zenbat ikur geratzen diren gure inguruan.  Azken urteotan herririk gehienetan ari dira ikurrok kentzen. Esate baterako, Galdakaoko Udalak memoria historikoa berreskuratze aldera, urte hasieran  martxan jarri zuen udalerrian zeuden plaka eta ikur frankistak kentzeko ekimena eta prozesu horretan behar izan diren ertz guztiak aztertu ondoren, hasitako kentze-lana amaitu dute azaroan zehar. Guztira 60 plaka.

Nafarroan ere ari dira lanean. Dagoeneko 141 herri aztertu dituzte, eta horietan 224 ikur frankista aurkitu dituzte. Nafarroako Gobernuak oraintsu onartu du behin-behineko zerrenda hori; baita han agertzen diren ikurrak kentzeko plana abian jartzea ere.

Nire iritziz, ondo legoke gurean ere beste horrenbeste egitea. Gizarte demokratikoa eraiki nahi badugu, demokraziaren elementuak indartu behar dira. Gainontzekoak soberan daude.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados