Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hiru aste, hiru erailketa

Azken egunotan Katalunian jarrita ditugu begi eta belarriak. Hunkituta. Harrituta. Ez da gutxiagorako. Izan ere, historia egingo duten lerroan ari dira idazten katalanak.

Halere, ezin ahaztu gure inguruan gertatzen ari diren indarkeria matxistak eragindako erailketak. Oraingoz marka guztiak hautsi ditu gurean matxismoak. Hiru astetan, hiru erailketa.

Uztaitzen 23 urteko Melodie Masse hilotz aurkitu zuten bere etxean bortxa zantzu handiekin irailaren 13an. Handik egun gutxira, irailaren 28an, Noelia Noemi hil zuen bere bikoteak Sestaon. 32 urte zituen.

Atzo berriz beste erailketa baten albistea heldu zitzaigun. Honela biltzen dute egunkariek:  “Gasteizko emakume bat hilda aurkitu dute Miranda Ebron. Arma zuriarekin egindako zauriak ditu gorputzean. Haren bikotekidea atxilotu egin dute. A.B.J. hilda topatu dute. Aparkaleku batean zegoen auto batean aurkitu dute gorpua. 44 urte zituen emakumeak”

Indarkeria matxistaren aurka gaudenok berriro egingo ditugu elkarteratze deialdiak, berriro jarriko gara pankarta atzean.  Amorrua eta nazka gehitu egingo zaigu. Erakundeetatik indarkeria matxistari egiten zaion jaramon eskasak frustrazio sentsazioa areagotu egingo digu.

Halan zein holan, ezin dugu mutu geratu. Ohi bezala Emakumeen Mundu Martxaren protokoloa jarraituz kalera irtengo gara, asteon bigarren aldiz. Ondo legoke, elkarretaratzeak egiteaz gain, eraildakoen izena herrietako gune publikoetan jartzea, berau ezagutaraziaz eta memoria indibiduala landuaz. Edota muralak margotzea dolu kolektiboa eta salaketa mezua ahalik eta zabalena izan dadin.

Mugi gaitezen. Herri libre eta zoriontsua eraiki nahi badugu, matxismoaren kateak hautsi egin beharko ditugu, osterantzean, ez gara ez libre, ez zoriontsu izango.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 4,25 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Maite

    Mugitu beharko dugu bai. Guztiok batera saiatu matxismoa botatzera, Hik bultza gogor hortikan,
    ta bultza nik hemendikan, ikusiko den/k nola-nola laister eroriko dan.
    Euskal Herrian 3 astetan 3 erailketa. Horietatik 2 Euskal Autonomia Erkidegokoak.
    Estatuan 2017. urtean 80.ena izan da Gasteizkoa. Oraingoz izenik ez dakigun emakumea

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados