Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Hemengo zein hango, astoa beti asto

Ezjakintasuna omen da zorion
absolutuaren iturri nagusienetako
bat. Hainbatetan egiaztatu izan
dut, eta amaitu berri den astean
bereziki. Komunikabideetan dena
ez da “albiste txar”, baina tamalez
berri txarrak dira beti deigarrienak.
Neu behintzat, albiste onak
zabaldu eta azpimarratzearen
aldeko izan nahiz beti, baina
batzuetan ezinbesteko ere bada
 albiste desatseginenak
zabaltzea, ez emateak agian,
kezkatzeko arrazoi gehiago ekar
ditzakeelako.

Bazterrak nahastu ditu aste
honetan, Terrasako iman batek
 bere fededunen aurrean
emakumeei eman beharreko
tratuaz  esan omen
dituenak. Hala ikusi dugu behintzat
aste honetako prentsan. Omen
erabili behar dut kasu honetan,
bertako fiskaltzak hitzak grabatu
dituela baieztatzen baditu ere,
berak halakorik esan ez duela
defendatu duelako.

Imanari egozten zaizkion
hitzetan, “herrialde” honetan
Islamaren kontrako legeak eta
jardunbideak aipatzen dira nagusi,
emakumeari “askatasun gehiegi”
ematen omen zaiolakoan. Esan
omen dituenen artean daude
emakumea kolpatzeko moduez
eman dituen gomendioak eta
zigorra etxe barruan geratu behar
delako adierazpenak.

Emakumea “dizplinatu” eta
etxeko gizonaren agindupean
mantendu beharraz hitz egiten
omen du, desberdintasuna,
emakume eta gizonen arteko
desoreka, mendekotasun egoerak
eta horien guztien ondorio diren
tratu txarren mamua
 desagerraraztea lortu ez
dugun herri honetan. 

Halako adierazpen publikoek,
eta batez ere gizarte talde eta
erlijio baten ordezkariak
esandakoek zentzugabekeri eta
astakeri jotzen ditugunoi, kezka
batzuk  sortzen dizkigute,
genero indarkeriarekin eta
mendekotasun harremanekin,
teorian behintzat, harremanik izan
beharko ez luketenak.

Berriz ere esan behar dut
albiste batzuk gustatu  ala
ez esan egin behar direla, baina
kontu handiz tratatu beharko
lirateke; arazo batetaz
ohartarazteko helburuarekin
idazten badira ere, erantzun
bortitzak eragiten dituztelako
 beste herri, etnia eta batez
ere erlijio eta kulturetako
pertsonek gure gizartean lekurik
izan beharko ez luketela
pentsatzen dutenen artean.

Hala izan da  oraingoan
ere. Hainbat adierazpen entzun
behar izan ditut zentzu horretan,
“gureen artean” halako
adierazpenak eta okerragoak
entzungo ez bagenitu bezala.
Desberdintasuna eta genero
indarkeria  kanpoko
herrialdeetatik bizimodua
irabaztera etorri direnek ekarri izan
balute bezala.

Adierazpen lotsagarriak,
arbuiagarriak eta guztiz
deitoragarriak dira Iman horrek
esan dituenak, beste erlijio eta
gizarte talde batzuetako beste
batzuek aurrekoetan botatakoen
neurrikoak. Matxismoa,
emakumea gizonezkoen
objektutzat jotzea eta genero
bortxakeria ez da
 islamiarren kontu
esklusiboa.  Hazi pozoindu
hori ez da kanpotik etorri, eta
behin betiko desagerrarazteko,
genero bortxakeriaren landarea
azaleratu bezain laster moztu
beharko dugu, gure solotik
desagertzea gura badugu.
“Txomin belarrarekin”
gertatzen den moduan,
 behin eta berriz atera
beharko dugu…

 

 

 

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados