UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Gorpuaren irudirik ez

Aste honek hedapen handiko gertaerak eman ditu eta hauetako bat, AEB-ek bete duten mendekua, Osama Bin Laden, Al Kaedako burua hil dute militar estatubatuarrek Pakistanen; bere gorpua itsasora bota dutela esan du Washingtonek.

Zeresan handia eman du Osama Bin Laden-en gorpuarekin gertatutakoak eta aitortu behar dizuet, ni ere jakin nahian nabilela. Hildakoaren gorpua aurkitu arte, zeintzuk dira edo non daude probak?Iturri ofizialen arabera, itsasora bota dute. Hasiera batean, esan dute islamaren irizpideak jarraitu dituztela, horien arabera gorpuak 24 ordu baino lehen lurperatu beharra direlako. Defentsarako Departamentuak adierazi du uretara bota aurretik, zeremonia erlijiosoa egin dutela. Lege islamikoaren arabera, ordea, kasu zehatz batzutan bota liteke gorpu bat itsasora-ontzi batean hilez gero, adibidez.

Bin Ladenen gorpua nonbait lurperatu beharrean itsasoan  desagerrarazita, haren jarraitzaileentzat balio sinbolikoa har lezakeen gune bat sortzea saihestu dute AEBek.  Iturri ofizialen arabera, Washingtonek hainbat herrialdetako gobernuei eskaini die hilotzaren ardura hartzea, baina guztiak ezezkoa eman diote.

Gorpua desagerrarazi eta haren inguruko irudiak argitaratu ez dituzten arren, DNA probek gorpua Al Kaedako buruarena dela berretsi dutela diote AEBek. AEB-eko telebistako kateetan azaldu denez, tiroketaren ondoren Afganistanera eraman zuten hilotza, han identifikatzeko. Goi funtzionario batek AEBetako komunikabideen aurrean esan du, ziurtatu dezakeela erasoan hildakoetako bat Bin Laden dela. Gorpua identifikatzeko hainbat metodo erabili diztuztela esan du, berriz, Pentagonoko iturri batek, baina horiek zein izan diren zehaztu gabe.

Badirudi oraindik argitu gabeko hainbat datu daudela eta  horietakoa , Bin Ladenen gorpuarena dela. Probatu beharko da eta horretarako argazkiak plazaratu beharko dituzte baina Osama Bin Ladenen gorpuaren irudirik ez dutela argitaratuko jakinerazi dio Barack Obama presidenteak telebistako ACB kateari,  ???Bin Laden ez dela trofeo bat??? esanez.

Teknología berrien garaian bizi gara eta gaur egun photoshop-ekin mirariak egin daitezke. Itzalez beteta segitzen du Osama Bin Ladenen hilketak baina ziur nago, Bin Ladenen gorpuaren irudiak agertuko direla, filtrazioak egingo dira. Hala ere, hilketaren nondik norakoak ez dira ezagutzen eta ez dira ezagutuko. Hedabideek hamahika bertsio emango dituzte baina egia ez da inoiz jakingo. Hau da misterioa!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados