Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Gabonak

Umeak garenean, Gabonak oso garrantzitsuak dira, fantasiaz eta jolasez beteriko egun magikoak. Eskolako oporrak edukitzeaz aparte, gure gustoko jolasekin ondo pasatzeko aukera izaten da. Txikitan, gure zeregin bakarra, gutun luze bat idaztea da, dena argi idatzita eta nahi duguna, baina hori bai oso ondo pentsatuta.

Heldu bihurtutakoan, ordea, Gabonak buruhauste handiak bihurtzen dira. Zer oparitu, erosteko egunak aukeratu, non aurkitu opariak, nori egin, zer prestatu afaltzeko eta bazkaltzeko, non aurkitu produktu merkeak. Guztion buruko irudian, Gabonek emakume aurpegia dute: amama, ama, alaba, iseko. Beraiek dira gabonaren arrakastaren arduradun nagusiak; ospakizuna antolatzen dute, janariak prestatu baina aurretik erosi eta dena gutxi balitz, zerbitzatu, inor ez dadin oparirik gabe geratu egiaztatu, etxea garbi eta goxo egoteko lanak egin eta alabaren umeak zaindu… Gabonek etxeko eta senitarteko ospakizun nagusia diren heinean, emakumeen ohiko etxeko lana biderkatu egiten da eta kasu batzuetan, hirukoiztu ere. Ulertzen diet, esaten dutenean, “Uff! Ez ditut gogoko”.

Umetan ez gara konturatzen etxean egiten den lan guzti horretaz. Egin behar dugun gauza bakarra da eseri, mahai gainean dauden platerretako janaria jan, Olentzerok ekarritako jostailuekin ondo pasatu eta oheratzeko ordua heltzen denean oheratu. Ez gara ohartzen guztia antolatzeko egin behar den lanetaz, goizetik jaiki, salda beroa prestatu, gaueko platerrak garbitu, hurrengo platera ekarri, eseri… Umetan ez zaigu burutik pasa ere egiten guztiaren atzean egon den lanetaz. Opariak gure eskuetan hartu, jolastu, telebista ikusi  eta horrela zoriontsuak gara, kitto.

Eta helduak izatera iristen garenean? Ez dugu gutunik idazten. Eskatu egiten dugu behar edo nahi dugun guztia eta umetako misterioa galdu egiten da. Gabonek berekin dakarten kontsumismo horretan buru belarri sartzen gara. Baina ohartzen gara ospakizunak antolatu behar direnaren arduraz, jaten dugun bakoitzaren atzean dagoen lanaz eta  utzi dugun dirutzaz? Bai. Gabonen gehiegikeriaz kontzienteak gara baina ezin diogu ospatzeari utzi, eta, gainera, zer esango du amamak? Tradizioa bete behar da eta kitto!

Denak mahai gainean, irribarretsu, eta ama zoriontsu egon behar da, bere bizitzako familia, behar bezala ikusita. Telebistan urtero jartzen den programazioa ikusi eta txanpan kopa bat esku artean dugula, “osasuna eta lana” eskatuko diogu datorren urte berriari. Zorionak eta Urte berri on! Guztioi baina bereziki, hainbat ordu sukaldean lan egiten behar duen ama horri.

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados