Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Frustazioa

Nahi duzuena esango duzue baina, gaur egun babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzeko loterian bezala zorteko zenbakia izateaz aparte, soldata ederra izan behar duzu. Hori da atera dudan ondorioa interneten arratsalde osoan aritu ondoren.

Nire lagun batek babes ofizialeko etxebizitzen inguruko informazioa eskuratzea eskatu dit eta interneten nabil informazio bila. Azken datuak aurkitu ditut, oso interesgarriak esango nuke. Bankuetxek eta aurrezki kutxek babes ofizialeko etxebizitzak erosteko edo promozionatzeko emandako maileguek behera egin dute. 2009. urtearekin gonbaratuz, %28,5 gutxiago eskeini dute. Datu honen zergatia aurkitu nahian nabil.

Urtarriletik martxora bitartean, bankuetxek eta aurrezki kutxek babes ofizialeko etxebizitzak erakitzeko emandako maileguak 28,7 milloi eurora iritsi dira. Datu hauen arabera, iaz baino %55,6 gutxiago. Datu gehiago azaltzen dira artikuluan honetan, hamar lagunetik lauk uko egin behar izan dio babes ofizialeko etxebizitzari, etxea ordaintzeko eskatutako mailegua ez diotelako eman. Udalerrietan egindako zozketetan lauk bertan behera utzi behar izan dute, ordaintzeko dirurik ez diotelako eman. Nork ulertzen du sistema hau?

Bankuetxeek eta aurrezki kutxek mota honetako etxebizitzak finantziatzeko ez dituzte mailegurik ematen. Mota honetako etxeak erosteko ezta autorik erosteko. Gaur egun gero eta zailagoa da.

Babes ofizialeko etxebizitzen inguruan aurkitutako guztia nire lagunari eman diot. Bere aurpegia ikustekoa da! Ez duela piperrik ere ulertzen esan dit. Ez berak ezta inork. Amaitu berri den udal eta foru hauteskunde kanpainan babes ofizialeko etxebizitzen inguruan alderdi politiko guztiek hitz egin dute. Ehundaka, dozenaka, milaka  eraikiko direla entzun dizkiegu baina nola, bankuek ez badute dirurik ematen? Ah! Beste datu bat ere aurkitu dut. Maileguak lortzeko kopuruak behera egin du 2011. urtean. Nola ez du egingo, nola eros daiteke?

Aitortzen dut nire laguna oso kezkatuta dagoela eta nire lagunarekin batera, hainbat eta hainbat herritar. Kezka hori eta bestea  eta beste asko adierazteko M15 mugimenduan aurkitu dute tokia. Era baketsuan, Madrilgo Puerta del Sol-en, Bartzelonan eta hemen bertan, Bilboko Arriaga antzokian. Aurrerantzean ere, Bizkaiko beste eremu batzuetan mezu bera zabalduko dute . Benetako Demokrazia izeneko mugimendua Bizkai osora zabaltzea da helburua, eta, horretarako, hainbat auzotan batzarrak sortzen hasiko dira.

Nola, ez dute egingo? Nire lagunak esan dit, aurrerantzean berak ere parte hartzeko borondatea duela. Egia esan, arrazoiak hamahika daude eta sistemaren gabeziak agerian utzi dituzte. Herritarren nekea, haserrea, azken urteotan herritarrengan pilatzen ari diren zenbait frustazio eta azkenenean abisua izan da, besterik ez,  milaka herritarren  sentsazioen leherketa bat izan da. Baina kontuz, gaitasuna dagoela erakutsi dute.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados