UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Feudalismoaren zama

Kale gorrian zigarroa piztea plazer ikaragarria da. Neguko gauaren gerizpeetan, termometroak zerora hurbiltzen direnean, jakaren lepoa belarrietaraino altxatzen dugunean; zigarroa pizten dut neguan. Hor, farolak ematen duen laranja-hori koloreko argitasunaren azpian, ahotik ateratzen den kea arnasaren lurrunarekin nahasten da, zein den zein ezin igarri. Zigarroa arnasten dut, astiro kontsumitzen da, baina nahi baino arinago. Eskuak hotz eta barrenak bero izaten ditut.

Urtarrilak eman ditu lehenengo egunak eta horixe izan da albiste nagusia: debekua hasi zenetik jende gehiagok izango du zigarroarekin benetan gozatzeko aukera. Tabernak garbi egongo dira, kafeaz lasai gozatuko dugu, egunkaria irakurtzeak mereziko du; eta tabakoa beste egoera hobeetarako utziko da, beharbada iluntzerako, lan egun astunari adio esateko, plazerrerako edo plazer osterako. Erretzaileak pozago izango gara, gehiago sozializatuko garelako, tabernaren kanpoan elkartuko baikara debekuaren inguruan elkarri txisteak esateko; pozago izango gara, zigarroa paseoari lotuko diogulako edo debekua buruan dugula mendi puntan ere askatasun osoz zigarroari kalada batzuk emango dizkiogulako.

Hala ere, onartzen dut amorratuta nagoela. Amorrua eragiten dit Estatu sasi askatzaile honek eta albokoek hartu duten gobernatzeko bidea. Inguruan bizi dudan egoerari gero eta antz handiagoa hartzen diot feudalismoarekin. “Ahobero!”, botako dit norbaitek. Baina begira: errege-estatuak dirua behar du eta diru hori biltzeko erregaien eta tabakoaren zergak igo ditu, etxeetako gasa eta elektrizitatea garestiagoa bihurtu ditu, eta kultura parte-hartzaile eta askeari trabak jarri nahi dizkio. Alegia, herriak ordainduko du erregearen zorpetzea. Baliteke gehienek ondo gainditzea erregearen exijentzia berria, baino auzokideren batek izango ditu komeriak.
Jaun feudalak erregearen presiotik libre.

Eta herritarra itotzen jarraitzen duen bitartean, Errege-estatuak ez die jaun feudalei ezer eskatuko. Bururatze zaizkit zenbait adibide: ez dute dozena erdi etxebizitza baino gehiago jabegoan izatearen aurkako legea aterako; ez dute iruzur fiskalaren aurkako legerik asmatuko; azpiegiturak ez dituzte errentagarritasun sozialaren arabera egingo; eta sistemak zutunik jarraitu dezan, tabakotik, erregaietatik, etxeetako energia kontsumotik eta ahaztu gabe, SGAEtik ere ateratako diruarekin bankuak diruz-hornitzen jarraituko du, badaezpada.

Ahaztu aurretik, Baltasar, Meltxor eta Gasparri neure doluminak, beraiek ere ordainduko dutelako feudalismoaren zama. Jubilatzear zeuden eta beste bi urte izango dira lanean. Hiruoi: Kanarietatik pasatzen bazarete ekarri Chester kartoi oso bat, nik behintzat, kale gorrian zigarroak gustura erretzen jarraituko dut.

 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. joxe amantegi

    Aupa Julen, urte berri “on”.
    Erretzeari utzi edo gutxiago erretzea izango da irtenbidea.
    Eman dezagun, Estatu “Soberano”ek droga legalen zergekin, Errege-etxearen aurrekontua osatzen dutela…., bejondeiela “gure Juan Carlos”ii.
    Denok alkohola edateari eta erretzeari utziko bagenio, zer izango litzateke “gure Juan Car” gizajoaren bizitzaz.
    Errege batek, Errepublikarren lepotik bizitzea, hori du marka!
    Utz ditzagun drogak behingoz eta gora Errepublika,;-).

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados