Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Euskera eta euskaldunak, alkarren elikagai Durangon

Abenduko lehen asteburuetan durangar
egiten naz ni, edo, hobeto esanda, Azokatar
bihurtzen naz, bost minutuz edo bost orduz
Azoka barruan egonda, bertan bizi gurako
neukela sentiduten dodalako. Zertaz ari
nazen? Durangoko Euskal Liburu eta Diska
Azokaz, jakina!

Euskaltasuna arnasten dot egun
 horreetan, nire ??? Jaio
kasta??? Iurretatik jatortala gogoratzeko
balio deust eta,bide batez, militantziaz janzten
naz eta euskaltasunak elikatzen nau. Lehengo
batean ezagun batek esan eustan ez dala
???oso egokia ??? militantzia
muturretaraino eroatea eta berba horreek
 militantzia hori berori ahuldu egin jatan
denpora gogoan, euskerak gure indar guztiak
behar eta merezi dituelako ideia indartzen
deust.

Aurton be, asteburu laburregi horretan
ordutegirik nasaiena aukeratzen saiatuko naz
eta milaka euskaldunek  neure ideia
bera izan dabela konturatuko naz.

Aurton be, eskasegi egingo jat egun
horreetarako prestatutako dirua: trikitilari
famatu batek neska pinpirin batzuekaz egin
dauan liburu-diska erosi gura dot ,, Argizaiola
horren merezia dauan  Asuntxiren liburua
gura dot, semeak  be  gura dituen
 komiki eta liburuen zerrendea eroango
dau, hiztegi barriren bat???.

Eta, urtero bezala, geratzen jatan apurra,
edo kutxazainetik atara beharko dodan zeozer,
Azoka zaharrean gastatzeko eroango dot. Ezin
dot ahaztu hantxe dastatu nebala lehenengoz
talo beroa txokolateagaz. Jaungoikoa
laztana!!!!

Durangoko Azoka, berez, kultur
adierazpenen azoka izan arren, niretzat eta
nire moduko hainbatentzat, euskararen azoka
 be bada, militantzia barriztatzeko tokia.
Aspalditik egina daukat abenduaren 3tik Azoka
egiten dan astebururako zubia, eta
???euskararen astea??? esaten
deutsot.

Gaurko zutabe honeri azukre lar bota
deutsadala pentsetan badozu, hona hemen
gozoaren bestaldean dagoan mingotsa:
Oraindik ez dogu  euskerea arrisku
egoeratik ataratzea lortu, oraindik  dau
beharrezko gure militantzia, bi hizkuntza ofizial
dituen Erkidego honetan, oraindik bere, eta
euskararen kasuan bere, BERDINTASUNIK EZA
ageri-agerikoa dalako.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados