Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Euskarak 366 egun

Abenduaren 3a Eusko Ikaskuntzak izendatu zuen Euskararen Nazioarteko Egun 1959an.

1995ean berriz, Eusko Jaurlaritzak eta Eukaltzaindiak bat eginik Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.

Harrezkero, hiri eta herri gehienetan ekitaldi ugari antolatzen dira Euskararen Eguna ospatzeko. Erakunde zein elkarteek ahalegin berezia egiten dute egunari berea emateko. Euskaltzaleen egun modura hartzen dugu abenduaren 3a, ospakuntzarako eta aldarrikapenerako eguna izaten da.

Egun horretan erabiltzen den nire aldarrikapenik edo lemarik gustokoena Euskarak 365 egun izaten da. Ekitaldien artean, aipagarria deritzot, gurean, Berbarok antolatzen duen 365 ipuin labur lehiaketari. Jende gaztea euskaraz idazten eta gure hizkuntza erabiltzera bultzatzeko ekimen freskoa iruditzen zait.

Halere, 2016 hau bisusturte izanik, egun bat gehiago dugu euskaraz egiteko, beraz, propina egun horretan pauso bat aurrera ematea erabaki dut. Erronkatxo bat jarri diot neure buruari. 365 egun euskaraz eta 366.ena euskara hutsean. Euskararen Eguna aukeratu dut pauso hori emateko.

Halanda ze, Euskararen Egunean, euskara hutsean jardungo dut.

Egia esan, ez da erronka handia. Lutxok 30 egun egin zituen Bilbon. Edozelan be, hurrengo zutabean kontatuko dizuet gai izan naizen eta bidean aurkitu ditudan harri-koskorrak zelakoak izan diren.

euskararen-eguna

365ipuin-kartela-490x490

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados