Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Euskara, kantuz kantu josia

Euskararen eguna, euskara gure etxean, plazetan, euskaldun batek atzamar puntez ukitzen duen munduan zabaltzeko deia egiteko eguna. Aldarri potoloak egiteko eguna, nazioartekoa gainera! Urterokoa, bai, baina gero eta beharrezkoagoa. Are gehiago esango nuke nik abenduaren 3an euskararen eguna ospatu beharrean, gainerako 364 egunak euskararen egun izendatu beharko genituzkeela, gaurko egunez, abenduaren 3 honetan, urtean egin dugunaren balantzea egiteko, hurrengo urterako planak eta helburu berriak ezartzeko.Lanak eguneroko behar du izan, etengabe,atsedenik gabe, euskaltasunaren jantzia soinean,buruan,ahoan… kantuan.

Euskaltasunak egiten zaitu euskaldun, eta munduko beste herri batzuk erlijioak egituratzen dituen  moduan, euskara da gure ardatza. Euskaldun izateko  ez duzu gehiegi behar, hitzaren jantzia eta gogoaren makulua besterik ez. Jantzi ezazu hitza eta hasi zaitez urratsak ematen, gaur bat eta bihar beste bat.

Ume jangartxu eta eskasekin egiten dugun modura, zer nahi eta hura emateko ahalegina egin izan dugu beti euskaldunok, kontuz eta kantuz. Bernat Etxeparek berak  “Euskara, jalgi hadi mundura, plazara,kanpora dantzara ” 1544 urte hartan oihukatu zuenetik,  kontuz eta kantuz eutsi izan diogu gure hizkuntzari. Kantuz jositako segurtasun sarea.

“Uso zuria, uso gorria… ” abestu ziguten Pantxoa  Ospital eta Peio Carrerek gure herriarentzako hain une delikatuan,kontzientziak astintzeko eta euskaltasunaren indarra erakusteko egin zen  ” Bai Euskarari” kanpaina erraldoi hartan; baina, lehenagotik ere, han-hemenka ibili ziren bardoak,bertsolariak eta abarrak. Ez al duzue gogoratzen Iparragirreren “Ez bedi galdu euskara” ? Gontzal Mendibilek abestu zigun ”  Arren, ez bada galdu euskera,nere anaia maiteak! Galtzen badegu… galduak gera gu eta gure semeak. Beti euskeraz itz egin, bada, oso zahar eta gazteak esan ez dedin denok gerala euskaldun biotz gabeak.
 
Harrezkero, ehunka, milaka izan dira. Ez nuke amaituko. “Plazara, Euskara plazara! Euskaldun irakasle eta ikasleok, dantzara! Plazara , dantzara! Geure herriaren geroa baikara!  Abestera etorri zitzaizkigun Pantxoa eta Peio, Imanolek bere “euskaltasuna”  erakutsi zigun eta konta ezinak lirateke Oskorrik euskara eta herria aldarrikatzeko egin dituzten kantuak. Orain “a bote pronto” gogoratuko nuke bat bereziki  graziosoa: “Euskaldun berria naiz eta daukat paro obrero, horretatik euskaltegira noa ni egunero”.  Herri bitxia gurea, euskaldun sortu ahal zara,  edo  zerorrek sor dezakezu zure euskaltasuna. Gaurko egunkarian irakurri dudanez , azken finean, ” denok euskaldun berri ” garelako.

Oroimenaren joan etorrian, oraindik ez dut lortu, batzuetan Anje Duhalderen ahotik gogora etortzen zaidan  ” Bai euskarari bai eutsi…”  bertsoa daraman doinua. Nire neurona gaixoon artean arakatzen ibili naizen arren, ez dut oraindik beste ezer atera.

Zorionez, sortzaile gazteak ari zaizkigu etengabe lanean, euskarari hauspo berria emateko gogoz. Betiko hitzak doinu eta martxa berriekin, euskararen hitz zaharrak, euskara plazara,euskara etxean, jolastorduan eta lanean, euskara bihotzean… behin betiko, sinple bezain tinko.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados