Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Euskaldunak eta txirrindularitza

Euskaldunontzako Frantziako Tourreko etaparen bat ikustera joatea tradizioa da. Pirineoetara edo Alpeetara erromesaldia egiten dugu, ikurrina eta bizikleta hartuta; bizian zehar behin egitekoa da, behintzat. Txapela jantzi, zahatoa bete eta maldan gora joaten gara, txirrindulariak animatzera. Gehiegi esatea izango da beharbada, baina ausartuko naiz: euskaldunontzako txirrindularitza kirol garrantzitsuenetakoa da, futbola eta pilotarekin batera.

Bi erromesaldi egin ditut nik, bata Luz Ardidenera eta bestea Tourmaletera. Batez ere bigarren honekin oroitzen naiz. Aitarengandik heredatu nuen Ketama (GAC markakoa) lagunen furgonetan sartu genuen eta La Mongie-ra joan ginen, Tourmaleteko eski-estaziora. Nire bizikletak besteen alboan San Pedroren erlikia ematen zuen. Hantxe jarri nuen furgonetaren kapotean, konplexurik gabe, oxidoak ere parte txiki batzuk jaten zizkion arren, eta alboan bizikleta modernoagoak zituen arren.

Lasterketa Tourmaletetik igarotzen zen egunean bakoitzak bere bizikleta hartu genuen eta mendate magalera jaitsi ginen, kilometro guztiak bizikletaren gainean egiteko. Alboan nituenak ni baino askoz ere prestatuagoak zihoazen, ekipaje aldetik: pedal automatikoak, kulotak, maillot bereziak, aluminiozko bizikletak, barrita energetikoak, etab. Nik, alboan, San Pedro ematen nuen, bere erlikiarekin. Betiko praka motzak jarri, kamiseta erosoa, zapatila zaharrak eta badaezpada, madalenaren bat.

Ttipi-ttapa gorantz joan ginen. Nik ederto hartu nuen erritmoa, orain baino gazteago bainituen bernak. Gustura igo nuen, eta Urkiola baino mendate gogorragorik ez zegoela pentsatu nuen; luzeagorik bai, baina gogorragorik ez. Laster, lagun guztiak atzean utzi eta La Mongiera heldu nintzen apurka-apurka. Eta hortik gora, Tourmaleteko gaina hartu arte. Tourmaleten ere, nire Ketama zaharrak ez zeukan parekorik, klasikoetan klasikoena zen. Tontorrean, megapixel 2 zituen argazki kamara ultra modernoa atera eta argazki pare bat egin nituen, niretzat historikoetan historikoenak izango ziren erretratuak. Hantxe itxaron nuen, ordu bete, ordu t’erdi… eta lagunik ez zen agertu.

Berriro Tourmaletera jaitsi nintzenean bertan topatu nuen tropel guztia, bizikleta aparkatuta eta garagardoa eskuan zutela. “Aizu! Zuk bai kemena; goraino igotzea ere!” Horixe esan zidaten. Baina beti pentsatu izan dut beste hau esan gura zutela: “Zuk bai kemena, bizikleta horrekin goraino igotzeko”.

Ordutik aurrera gehiago maite dut pedalei ematea, Tourra telebistaz ikustea eta oro har, txirrindularitza. Normalean, Tourra bukatuta joaten naiz oporretan eta aurten ere hala izango da. Kanarietatik idazten dizuet zutabea, ikasturteko azkena. Zuei ere, opor zoriontsuak opatzeko aprobetxatuko dut. Ondo pasa, eta kotxean zoaztela bizikleta bat aurreratu behar baduzue pazientziaz hartu! Ni neu ere errepidean izango naiz, Kanarietatik bueltan Santiagora erromesaldia egingo baitugu, bizikletan. San Pedroren Ketamarekin joan nintekeen Santiago bisitatzera, oraindik bizirik baitago (iaz Ketamarekin egin nuen Gaztelatik erromesaldia!) . Baina lasai, Ketama jubilatu eta Fuji ederra erosi dut. Kontatuko dizuet!

 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados