Banner en desktop Banner en moviles
AECC Bizkaia
Haizetara
Azoka Idiomas
Soinua Durango

Eskerrik asko, Durango! Lortu dugu!

Domekan bizi izan genuena historikoa izan zen: 7.077 durangarrek herri-galdeketan parte hartu zuten, deituta zeudenen %28,57. Parte hartze datu honek gure aurreikuspen guztiak gainditu zituen, eta pozez eta harrotasunez esan dezakegu gure helburua lortu dugula.

Ez da sekula egon durangarroi dagokigun gai bati buruzko galdeketa, prozesu parte-hartzaile edo iritzi-emate ariketarik halako parte hartzea izan duenik. Martxoaren 14koa herritarron ahalduntze ariketa izugarria izan zen, gure herriari dagokion gai bati buruz erabakia hartzekoa. Erabakietan parte hartzeko modu berri baten hasiera izan daiteke hau, jendea erabakitzeko gogoz dagoela ikusi genuen.

Bestalde, galdeketaren emaitza oso argia izan da: bertaratutakoen %94,4ak baiezkoaren alde egin zuen.  Orain, instituzioei dagokie Durangok domekan esan zuena esan eta PERI1 ferrocarril proiektua bertan behera utzi eta prozesu parte-hartzaile bat izango duen alternatiba bideragarri baten azterketa martxan ipintzea.

Balio dezala galdeketa honek eta durangarrok eman diogun erantzunak ate berriak zabaltzeko, egiteko eta parte hartzeko modu berriak normalizatzeko, eta izan dadila eredu beste herri askorentzat ere. Era berean, Europako nazionalitatea ez edukitzeagatik oraingoan parte hartu ezin izan duten durangarrei ere aukera ematea espero dugu aurrerantzean.

Duela hiru urte sortu ginen, Durangoren bihotzean eraiki behar denaz galdeketa bat eskatzen,  eta arrakastaz egin dela ikusita, ibilbide bat amaitzen dugu hemen. Eskerrak eman gura dizkiegu hiru urte hauetan modu batean edo bestean plataforman parte hartu edo lagundu dutenei. Durangarrok egin dugu Erabaki.

Gurea moduko herri ekimen batek horrelako zerbait lortzea izan dadila pizgarria antzeko ekimen berrietarako, Durango zein Euskal Herri osoan.

Eskerrik asko, Durango. Erabaki dugu eta erabakitzen jarraituko dugu!

ERABAKI plataforma


Eskerrik asko, Durango! ¡Lo hemos conseguido!

Lo que vivimos el domingo fue histórico: 7.077 durangues@s participaron en la consulta popular, el 28,57% de l@s convocad@s. Este dato de participación superó todas nuestras expectativas y podemos decir con alegría y orgullo que hemos conseguido nuestro objetivo.

Nunca ha habido participación equiparable en una consulta, proceso participativo o encuesta sobre un tema que nos concierne a l@s durangues@s. Lo del 14 de marzo fue un enorme ejercicio de empoderamiento de la ciudadanía, de decisión sobre un tema que atañe a nuestro pueblo. Este puede ser el inicio de una nueva forma de participar en las decisiones, vimos que la gente está con ganas de decidir.

Por otra parte, el resultado de la consulta ha sido muy claro: el 94,4% de l@s asistentes apoyó el sí. Ahora corresponde a las instituciones tomar lo que dijo Durango el domingo y paralizar el proyecto PERI1 ferrocarril y poner en marcha el estudio de una alternativa viable que cuente con  un proceso participativo.

Que esta consulta y la respuesta que le hemos dado l@s durangues@s sirva para abrir nuevas puertas, normalizar nuevas formas de hacer y de participar, y que sea un ejemplo también para muchos otros pueblos. También esperamos que se abra a durangus@s que no han podido participar esta vez por no tener nacionalidad europea.

Surgimos hace tres años, pidiendo una consulta sobre lo que se quiere construir en el corazón de Durango, y visto el éxito de la misma, terminamos aquí un recorrido. Queremos dar las gracias a quienes han participado o colaborado de una u otra manera en estos tres años en la plataforma . Erabaki lo hemos hecho l@s duranges@s.

Que una iniciativa ciudadana como la nuestra consiga algo así esperamos que sea incentivo para nuevas iniciativas similares, tanto en Durango como en toda Euskal Herria.

Eskerrik asko, Durango. ¡Hemos decidido y seguiremos decidiendo!

Plataforma ERABAKI

Artículos: 1
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (10 votos, media: 2,60 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

4 Comentarios

    1. Rob

      No entiendo este tipo de actitudes, la verdad. Lugo diréis que sois demócratas.??‍♀️

      Deja una Respuesta
  1. Ander

    % 28,57-ko parte hartzea datu positibotzat hartzen duzue?
    Dorreen proiektua bertan behera geratzea nahiko nuke, baina datu hauek ez ditut batere itxaropentsu ikusten egia esan

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados