Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Errua ez da itsasoarena

Ez bota errua itsasoari, ume baten hilotza
itsasertzean botata itzi daualako.

Barkatuko deustazu, irakurle hori, baina
denbora luzean idatzi barik holango kontu
bategaz agertzea erabagi dodalako. Aspaldi
honetan goitik behera arrakalatuta daroadan
bihotz hau zati txikitan birrintzen hasi jat
danok dakizuen umetxu horren gorpua ikusi
dodanean. Neure semea ikusi dot botata,
neure lobak, ezagun guztien umeak, oraindik
jaio barik dagozanak,  etxe bero eta
erosoetan jaioko diranak. Ama guztien mina
 jausi jat buru gainean.

“Neure etxera etorri
daitezala” egin dot oihu, baina ez deust
inortxok entzun. Handikeria hori ez dot ozenki
esan, barrutik esan dot, atzera egiteko aukera
izan daidan, neure hitza jateko
 urtenbidea ez galtzeko. Momentu
horretan hilebeteotan ikusi doguzan irudi
guztiak etorri jataz  burura, bata
bestearen gainean. Zergatik ez dot orain arte
ezer esan? Hausnartzeko galdera ona.

Lotsa sentidu dot, lotsa ikaragarria, nire
familia txikiak osasuna, etxea, jana,jantzia eta
eskola  bermatuta daukala jakin arren
gehiegitan  kexatzen nazala
konturatzean, bidebakokeriek mintzen naben
arren hitzetan geratzen nazala ikustean.

Inpotentzia hitza irakurri dot han eta
hemen. Zer egin ahal dogu? Zelan lagundu
ahal dogu? Konbentzituta nago gure gizartea
eskuzabala dala eta etxe askotan oso ondo
gogoratzen dirala herri honek sufridu eban
guda ankerraren ondorioz  beste leku eta
herrialdeetara laguntza eta babes bila urten
behar ebanen sufrimendua eta bizipenak.
Zenbat eta zenbat ume bialdu ziran
Ingalaterrara, Errusiara, Frantziara, gure
herriak eta  uriak bonben mehatxupean
egozalako? Eskuzabal hartu ebezan umeok
orduan. Ez ete dogu orain  zor hori
ordaintzeko  derrigorra?

Eskuzabalak gara, bai, baina gehiegitan
gertatzen jaku ez dakigula nondik hasi, zelan
egin, nora jo. Negar egiten dogu, gure samina
adierazoten dogu eta argi eta ozen esaten
dogu zeozer egin behar dala, ezin garala
besoak gurutzatuta geratu. Ondo dago hori
dana, baina  urratsak emon behar dira,
ni lerro txatxu eta trakets honeek idazten
nabilen bitartean  asko diralako
 etsipenak jota  bizia arriskutan
jartzeko prest dagozanak. Bat gehiegi dan
arren, ez da bat, ez bi, ez hiru… milaka
pertsona, milaka ume,gazte,heldu eta zahar
dira.

Honeek be hitzak baino ez dira, inora
eroango ez naben hitzak.Hitzak hitz dira,
haizeak eroaten ditu, bai, bai, baina izan
leiteke bidea egiten hasteko ahalmena
 eta borondatea dabenengana heltzea,
gertatu leiteke  hitzek kriseiluaren argia
pizteko balio izatea.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Karmele

    Holan izan daitela, Marisa. Eskerrik asko!

    Deja una Respuesta
  2. Karmele

    Holan izan daitela, Marisa. Eskerrik asko!

    Deja una Respuesta
  3. Marisa

    Ederto idatzi dozuzan berbok ez dagizala haizeak eroan Karmele. Ea zure hitzok balio daben gutariko bakoitzak ozen oihu egiteko eta gure HERRI AGINTARIAK/ORDEZKARIAK mugitzen hasteko. Ea Nafarroa eta veste zenbait lekutako eredua jarraitzeko gai diren/garen.

    Deja una Respuesta
  4. Marisa

    Ederto idatzi dozuzan berbok ez dagizala haizeak eroan Karmele. Ea zure hitzok balio daben gutariko bakoitzak ozen oihu egiteko eta gure HERRI AGINTARIAK/ORDEZKARIAK mugitzen hasteko. Ea Nafarroa eta veste zenbait lekutako eredua jarraitzeko gai diren/garen.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados