Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Erralde, bost kilo

Euskararen arbola sendoak, enbor irmoa eta bizitza luzea izanda ere, amen batean galtzen ditu txapelean dituen adarretako hostoak. Arbolaren eta euskararen artean konparazioa egitea otu zait euskarak pairatzen duen lexiko galera azaltzeko. Hitzak edo berbak, hostoak bezala, aroa heltzen denean erori egiten dira: adarretatik lurrera doaz hostoak; bada, ahotik ahanzturara kondenatuak daude berba zaharrak. Eta udaberriko loratzea, euskararen lexikoaren kasuan ere, aurreko udazkenean utzitako aztarna baino murritzagoa da. Hitz kopurua galdu egiten dugula uste dut. 

Erralde hiltegiaren eztabaida buruan dudala etorri zait susmo hori. Erralde hitzak zerbait esan gura zuela gogoratu dut eta begira hasi naiz interneten. Erraldea pisua hartzeko neurria omen da, erralde batek bost kilo hartzen dituelarik. “Erraldie”, ordea, aspaldi lurrera eroritako hostoa da, euskararen arbolak udazken batean galdu zuen hostoa. Eta adar berdineko hostoak dira “eskutedie”, “giselana”, “kanie”, “kintxela”, “kuartillue”, “librie”. Berba horiek guztiak, oraindik hosto eroriak ez badira, hurrengo udazkenean eroriko direnak izango dira ziur.      

Erralde hiltegia ilusioz loratu zen orain urte batzuk eta orain, zintzilik dago elikadura subiranotasunaren adarrean, erraldie edo bost kilo baino gehiago beharko ditu proiektuarekin jarraitzeko. Ez da erraza posizionamendu garbia izatea, baserritarren alde edo Matadero inguruetako auzokideen alde egotea, alegia. Auzokideek arrazoi dute, Erraldek ez du emandako hitza bete. Denbora epea eman zitzaion Berrizen hiltegi berria eraikitzeko eta oraindik ez da hazia ere jarri. Beraz, Erraldek badu autokritika egiterik eta fidagarritasuna irabazteko lan egiterik. Errua ez da Erralderena bakarrik izango, baina hitza, Erraldek eman zien auzokideei. 

Baina kontua da Erralde behar beharrezkoa dela Bizkaiko abeltzainentzat eta Bizkaiko gizartearentzat. Independentzia -Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) bitartez bakarrik neurtzen duten horiek jakin beharko lukete- NAN zenbakiaren aldaketak baino, subirano izateak ekarri gaitzakeela poztasun handiagorik, zoriontasun handiagorik. Burujabetasunaren bidean, badago Erralderen proiektuak ukitzen duen adar bat: elikadura subiranotasuna. Ikuspuntu etiko, ekologiko, sozialista eta independentista batetik, produktuak kanpotik ekartzea baino hobeagoa da gertu daukaguna kontsumitzea. Horretarako, baserritarrak hiltegia gertu izan behar du. Eta horrela bada, independentziarantz urrats garrantzitsua emango dugu, guztiak zoriontsuago egoteko.

Ildo horretatik, erakundeek ere badute autokritika egiterik. Haztegietatik gertu hiltegiak edukitzea onuragarria da gizartearentzat. Horregatik, erakundeei inplikazio handiagoa eskatuko nieke. Jaurlaritzak atzo jarri zituen salmentan “Kultura Bonuak”. 660.000 euroko aurrekontua bideratu du horretarako. Hurrengoan, “Hanburgesa Bonua” ateratzea proposatzen diet, kultura berpizteaz aparte, badagoelako berpiztea behar duen beste sektorerik.

 

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados