Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

El capitalismo contra el clima

Naomi Klein Kazetariak ???El
capitalismo contra el clima??? liburua
argitaratu berri du eta, ohi bezala, bere luma
zorrotzaren bidez, sistemari belarrondoko
ederra ematen dio. Ez da kazetari honek
sistemaren gabeziak azaleratzen dituen lehen
aldia.

Lehenengoa ???’No logo: El poder de
las marcas’ izan zen. Bertan mundu globalizatu
honetako publizitateari eta kontsumoari
errepaso eta hauts kentze ederra egiten zion.
Ondoren, 2007an, ‘La doctrina del shock: El
auge del capitalismo del desastre’ liburuaren
bidez milioika kontzientzia piztea lortu omen
zuen, batez ere bere liburuan oinarritutako
dokumentalaren bitartez. Azken liburu honetan
berriz, kapitalismoaren menpean klimak
sufritzen duen dramaz dihardu Naomik.

EEBB bizi den kazetari kanadarra aspalditik
ari da kapitalismo basati eta gupida gabeak
sortzen dituen kalteez, baina orain amaiera
hurbilago dakusala dio: klima aldaketak
iraungitze data jarri omen dio makinaria
neoliberalari. ???Natura esaten ari zaigu
eredu ekonomiko zeharo ezberdina behar
dugula???.

Orain arte egin duen libururik probokatzaile
eta garrantzitsuena omen da. Egileak dio klima
aldaketaren errua ez dela soilik karbono
dioxidoarena baizik eta kapitalismoarena. Baina
egon badago beste egia bat, askoz ere
eraikitzaileagoa eta erraz geure egiteko
modukoa: gaur egungo krisi existentziala
aprobetxa dezakegu gure sistema ekonomiko
ustela transformatzeko eta zerbait benetan ona
eraikitzeko Kleinek klimari buruzko eztabaida
iluntzen duten mitoak argitzen ditu. Esan digute
merkatuak salbatuko gaituela, lukuru eta
hazkundeak geure tranpan itotzen gaituen
bitartean. Esan digute ezin dugula erregai fosilik
gabe bizi, dakigunean Costa Ricak energia
berriztagarriak baino ez dituela erabiltzen,
adibidez. Merkatu librearen arauak hautsi egin
behar ditugula dio egileak eta ez dela nahikoa
etxeko edo gure lantokiko bonbillak aldatzea.
Haren esanetan, beharrezkoa da albait arinen
geuk mundua aldatzea, munduak geu irentsi
baino lehen. Hau da, geuk egiten ditugu goitik
beherako aldaketak edota naturak inposatuko
dizkigu bereak.

Idatzi duen libururik zailena ei da, egin duen
ikerketak erantzun erradikalak bilatzera bultzatu
duelako. Ez dauka txip aldaketa premia honen
zalantzarik baina, egunero galdetzen dio bere
buruari bideragarritasun politikorik izango ote
duen, kontuan izanik klima aldaketak ezartzen
digun iraungitze data edo epemuga.

Zer pentsa ematen du Naomiren ikerketa
liburu honek, azken baten lur planetaren
etorkizuna baitago jokoan.

Iturria: todoliteratura.es/noticia/8237/
PENSAMIENTO/Esto-lo-cambia-todo-la-teoria-
del-cambio-climatico-de-Naomi-Klein.html

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados