Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Edadismoa

Lagun on batek “Tan frescas” liburua oparitu zidan 60 urte bete nituenean. Liburu benetan interesgarria suertatu zitzaidan. Orain ere, noiz behinka, begiradatxo bat botatzen diot. Finean, liburuaren egileak dio 60 urteko emakume bati bizitzako heren bat gera dakiokeela. Garrantzitsua beraz, tarte hori ondo kudeatzea.

Gure amak 89 urte beteta dituela pentsatzen jarriz gero, horrela izan daitekeen zalatzarik ez daukat. Kontua ez da zenbat bizi ordea, kontua “luzaro eta ondo bizitzea” da. Gure bizitzan zehar, edadekook asko entzun, ikusi eta jasan dugu: gerraren krudeltasuna, gerra osteko gosea eta miseria,  Francoren diktadura, diskriminazioa, tortura.

Halan zein holan bizitzak zaildu egin gaitu eta aurrera pausuak emateko indarra izan dugu.  Inguruko ezberdintasunak ikusita feminista bihurtu ginen, etxetik kanpo lan egin dugu, unibertsitatera joatea lortu, amatasuna eta lana uztartzeko ahalegin handia eginda, ogibide eta soldata duina izan ditugu.

Eta orain zer? Pentsatzen duguna esateko lizentzia hartzen dugu. Injustiziak salatzen ditugu. Feminista izaten jarraitzen dogu. Orain buruko ile zuriak beldur barik erakusten ditugu “tan frescas”. Amodio arazoek ez digute bihotza lehen bezala lehertzen.

Edadeko androk abantaila asko ditugu, halere, egun hauetan edadismoari buruzko ikastaro baterako deialdia jaso dut. Edadismoa adinekook sufritzen dugun dismiminazioa omen da. Hori irakurrita  pentsatzen hasi naiz eta ote naizen “mundu fantastiko” baten bizi, edadetasunak sortzen duen diskriminazio horretaz konturatu barik.

Ikastaro antolatzaileek diote gazte eta zaharron arteko zubigintza eraikitzeko estrategiak irakatsiko dituztela 5 asteko ikastaroan. Egia esan, horretaz pentsatu barik bizi izan naiz azken urteotan, baina agian ordua da haunartzeko, antolatzeko eta ideiak ordenatzeko.

Halanda ze, neure kristalezko kaiolatik irten eta ikastarora joatea erabaki dut. Ze, ea gero, konturatu barik, diskriminazio hori sufritzen duenetariko bat naizen!

Animatzen bazarete, hortxe doakizue ikastaroari buruzko informazioa.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 4,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados