Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Dirudunak eta zordunak

Egungo krisi ekonomikoan komunikabideek plazaratzen dituzten berriak txarrak eta tristeak dira. Langileen kaleratzeak, soldaten murrizketak eta egoera horren ondorioz, familia askoren miseria, errealitate gordinak eta bizipen tamalgarriak. Azken bolada honetan, ordea, zertxobait hobeagoak irakurri ditut. Entzun ondo! “Behar duzun dirua (oporretan joateko, jaunartzeko banketea ordaintzeko edota 3.000 euro balio duen arropa hura erosteko) eskuratzeko aukera duzu 24 ordutan” eta aberatsak nola bizi diren ezagutzeko programak ere eskeintzen dizkigute telebistetan.

Beti pentsatu dut, krisi garaietan ez dagoela dirurik baina, kredituak eskaintzearen aldeko iragarkiak entzun eta irakurri ondoren zerbait arraroa sumatu dut. Publizitate iragarkietan, dirua errez lortzeko aukerak ematen dizkigute. “Dirua behar duzu?”, “mota guztietako kredituak eskuragarri eta oso erraz lortzeko aukera“, “zure zorrak ordaintzeko dirua eskeintzen dizugu” bezalako mezuak eskeintzen dizkigute. Oporrak hartzea nahi dituzula eta kreditu pertsonalak ematen dizkizute denbora oso laburrean. Telefono zenbaki batera deituz gero, 24 ordutan behar duzun dirua zure esku jartzen dizute.

Mota honetako iragarkiak entzuterakoan, harrituta geratzen naiz. Europako Batasuna osatzen duten estatuek neurri zorrotzak eta anti-sozialak hartzen dituzten bitartean. Langileen soldaten murrizketak eta kaleratzeak, Diputatuen eta funtzionario altuen soldaten murrizketak ere planteatzen direnean.

Aste honetan ezagutu da, Eusko Jaurlaritzak %2 jaitsiko dituela funtzionarioen soldatak. Langile horiei gehitu behar zaizkie enpresa, sozietate eta fundazio publikoetan lan egiten duten milaka langileak. Iragarritako murrizketa progresiboa izango da, gehien irabazten duenak gehiago jasango duela gutxiago irabazten duenak baino. Murrizketa handiagoa izango dute gobernukideek eta eta goi karguek, %7koa.

Ezingo ditugu zaku berberean sartuko. Ez. Kutxatako garaizko erretiro aberatsak, auto ofizialak, bidai gastuak, dietak, eta abar luze bat.

Gure inguruan hainbeste miseria, pobrezia eta injustizia egoerak ikusterakoan ezin dut sinistu nola eskeini dizkiguten mota honetako telesailak eta iragarkiak. Batzuk hainbeste eta beste batzuk hain gutxi. Batzuk edo hobe esanda, gutxiengo batek, 5 miloi euro balio duen  etxe eder batean bizitzen eta besteak, kale gorrian edo aireportuetan. Dena galdu dutenak.

Gizarte honek bi aurpegi oso desberdinak ditu: Pobrearena eta aberatsena eta krisi egoeratan ere bai.

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados