Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Defendatu beharra? Bai, zoritxarrez

Batzuetan, aste hasieretan gauza interesgarriak heltzen jakuz. Niri, lehengo egunean, eguerdiaren bueltan ???Autodefentsa feminista ikastaroa??? Zornotza nire herrian emongo dalako albistea heldu jatan.

Hara!

Ez dakit zuri, baina niri gauza mordoa ekarten deust gogora. Lehenengotik hasita, sexuen arteko borroka bizian murgilduta gagozala eta emakumeok beste sexuarengandik jaso daikeguzan eta jasotzen doguzan erasoei aurre egiten ikasi behar dogula. Azken finean, geure burua defendatzen ikasi behar dogula.

Auto-defentsa. Zer ete da hori? Nork bere burua defendatu behar izatea, burua, lepoa, hankak, besoak, eskua, aurpegia…; baina, aldi berean, gure askatasuna, gure duintasuna, gure izen ona???

Beharra…. hau tristura!

Baina, aldi berean, errealitate gordina.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako aldarriak egiteko hilabetea hasi barri dogu, hilaren 25a dalako indarkeria matxistaren kontra egiteko nazioarteko eguna, beti gogoan izan beharrekoa, bidean geratu jakuzan emakume guztien izenean, burua altxatzeko ahaleginean dagozan guztien izenean, beren burua harro eroan behar daben neska gazteen izenean, Durangon, eskualdean, Euskal Herrian eta mundu osoan erasoak sufridu dabezan guztien izenean…

Auto-defentsaren beharrik egongo ez dan gizarteagaz egiten dot amets. Martin Luther King-ek egiten eban moduan:

Amets bat daukat!

Bien bitartean, defendatzen ikasi beharko dogu emakumeok, ukabilez emon gura deuskuezan kolpeen kontra, duintasuna kendu gura deuskun matxismoaren kontra, gure askatasuna birrindu, txikitu eta ezereztu gurean ibilten diranen kontra.

Baina, gauza guztien ganetik, gizakiok, gurasook eta gizarte eragileok gure seme eta alabak hezi beharko doguz, neskak, beren askatasuna defendatzen ikasi dagien eta mutilak emakumearen askatasunaren beldur izan ez daitezan.

Ez dogu ez, lan makala!!!

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. karmele

    Esker mila zuri irakurtzeagaitik eta iruzkinagaitik

    Deja una Respuesta
  2. karmele

    Esker mila zuri irakurtzeagaitik eta iruzkinagaitik

    Deja una Respuesta
  3. Bai zoritxarrez

    Artikulu oso ona!
    Eskerrik asko eta Zorionak!

    Deja una Respuesta
  4. Bai zoritxarrez

    Artikulu oso ona!
    Eskerrik asko eta Zorionak!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados