Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Danak egon gintzezan… danak

Ez ninduen ezagutzen, seguruenik ez neban sekula beragaz hitz egin. Baina bere heriotzak apurtuta itzi nau, barrenak urratuta. Eta uste dot ez nazela bakarra izan. Zorrontzar guztiok sentidu doguz herrikidea heriotzara eroan daben kolpeak. Besoetan sentidu doguz, buruan, hanketan eta lepoan… bihotzean.

Atzo alkarretaratu gintzezan, eta benetan uste dot zornotzar guztiak urten gintzezala, dan-danak alkartu gintzezala. Batzuk, elizara joatekoak diranak, elizkizunera joan ziran senide eta lagunei dolumina adierazotera eta bere “arimaren alde” errezatzera. Beste hainbat, barriz, udaletxe aurreko plazara joan gintzezan gure samina eta amorrua adierazotera. Ixilik geratu gintzezan, indarrez ixilarazo daben herrikidea gogoratzeko. Zalantzarik ez daukat bertara joan ez ziranak be euren gogoa gure ondora ekarri ebela, herri osoak bat egin eien. Tamalgarria benetan holango arrazoi bategaitik izan behar izatea.

Ez, ez ninduen ezagutzen. Nik be ez neban ezagutzen. Atzo herriko plazan lagun sentidu nebazan gehienakaz pasetan jatan modu berean. Ez nebazan ezagutzen baina lagun sentidu nebazan, etxeko.

Ez daukat oso argi Zerua edo dana dalako hori goian, behean edo erdian dagoan, baina atzoko elkarretaratzean argi eta garbi erakutsi genduan Urren deitzen eben zornotzarra gure artean gura dogula, gure ondoan.

concentración-asesinato-Urren-Amorebieta

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados