UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Bitxoak

Euli madarikatuak! Etxeko ordenagailua pizten ari naiz eta han jarri dira zirikatzen. Pare bat testu idatzi behar ditut eta ez dakit idatziko ditudan, bi euli jarri dira ordanagiluaren pantailan eta arreta guztia berengan joaten zait. Ni despistatzera jolasten ari direla ematen du eta begirada pantailara itzultzen dudanerako hortxe daude. Madarikatuak!

Orduak aurrera joan ahala eta urduritzen hasia naiz. Euli hauek ez dute, antza denez, alde egiteko asmorik. Blum, delakoa bota behar diet eta ea horrela alde egiten duten. Ez naiz konzentratzen eta aipaturiko bi testuak entregatu behar ditut. Hau da panorama!

Udako euliak dira gutxien gustatzen zaizkidan bitxoak. Euliekin batera sugeak ere ez dira nire gustokoak . Udako bisitariak izaten dira eta aurten gainera, bisitariak etxera etorri dira. Susto galanta hartu dut.

Bero galanta egin du azken egunotan eta nire etxeko tremometroa 40º iritsi da. Bero handia egin duen horietako egun  batean bisita ez atsegina izan genuen gure etxean. Etxe barruan. Suge bat etorri zitzaigun. Suge bat etxe barruan. Ah! Ez duzue sinistuko baina hala zen. Gaueko hamahikak ziren,  telebista itzali eta oherako bidea hartu nuen. Argia piztu eta han suge gris handi bat zegoen. Ohikatu eta eskilaretatik behera jeisten hasi nintzen kontrol barik. Ene…ezin dut sinistu baina suge bat da!

Ezin lo hartu. Nire oihua oso indartsua izan zenez alde egingo zuela pentsatu nuen. Baina etxe barruan zegoelakoan nola harrapatu? Dena bilatzen armairutik, ohe azpitik …Baina keba, ezin nuen aurkitu. Bapatean nire amonak esandakoa gogoratu nuen. Sugei esnea gustatzen zaie. Halako batean, plater batean esnea jarri eta ea aurkitzen dudan. Bien bitartean, senitartekoengana gaua pasatzera.

Lo hartzea kostatu zitzaigun baina goiza heldu zenean berriro nere etxera joatea erabaki nuen. Eskilaretatik gora, urduri eta han zegoen, suge madarikatua  platerraren gainean esnea edaten. Palo bat hartu eta zass, jo nion buruan eta mozkortuta zegoen bezala leku batetik bestera aritu zen.  Ondoren beste zass bat eman nion eta oraingoan, bai,  hil egin zen. Plastiko bat hartu eta zakarrontzira bota. Ohe azpitik begiratu  eta sugearen kaka, arrautzak, botaka, zer ote? Ondo-ondo garbitu eta lasaitu nintzen.

Gure inguruko baserritarrek emandako errezeta kontutan hartu eta sugea harrapatzea lortu nuen. Esnea jarri eta bertaratzen direnean, palo batekin zass! Inguruko nagusien errezeta baliogarria izan zait. Esango nuke, baserrietatik sugeak dabiltzatela baina baita ere hiriko etxeetan. Lasai! Esnea eta inguruan palo bat edukiz gero, dena konpondu daiteke. Udako bisitari ez atseginak dira, badakit baina zer egingo diogu…ba?

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados