Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Bihotz (apurtuen?) azoka

Penaz hartu dut Aiert Goenaga Gerediaga Elkarteko azken zuzendariari kontratua berriztuko ez diotelako albistea. Pena sentitu dut, baina ez Aiert ezagutzen dudalako edo bere alde jarri naizelako. Ez ditut  erakunde horren ostean dauden edo egon diren pertsonak ezagutzen; are gutxiago ezagutzen ditut beren artean sortu diren gatazkak. Auzi honetan ezin naiz baten edo bestearen alde jarri, ezin informazio argigarririk eman. Baina, tristura sortzen dit mirespenez begiratzen dudan zerbait medioetan horrela agertzeak. Ez dut gustuko.

Onartu egiten dut gauza guztiek dutela beren argia eta beren iluna, eta gizakiok berezko ditugula gure onak eta gure txarrak, gure indarrak eta ahultasunak. Durangoko Azokaren inguruan ere, Txakurrak oinutsik. Ezer berezirik ez dago horretan.

Harrotasuna sentitu izan dut nik urtero, Durangoko Azoka iragartzeko kartela erakusten zen momentuan. Hurbiltasunak ematen didan harrotasuna, neurri handi batean “durangaldean” bizi naizela sentitzen dudalako, Durangoko Liburu eta Diska azoka “nire” sentitzen dudalako, abendu hasierako hitzordua gabonetakoa bezalakoa delako; betiko tokia, betiko konpainia eta betiko menua. Gabon afariarekin gertatzen zaidan bezala, urtero dago zerbait berria, ezagun dugun betiko menu hori gozoago egiten diguna.

Maite
ditut azoka inguruko egunak. Gazte denboretan bakarrik, urteren baten lan egitera, inoiz ikasleekin eta orain semearekin, inoiz trenez eta gehiegitan autoz. Azokara urreratzeko eguna aurreko egunetan erabakitzen dut: zein ote da jende gutxien egongo den momentua? Lehen edo azken ordua? Eguerdia? Liburu eta jende saltsara sartzen zarenean berdin dio ondo ala txarto aukeratu ote duzun. Jakin mina asetzeko eta poltsan dituzun diruak gastatzeko ordua da hori. Portzierto, eskerrak esku diruz ordaindu behar dela!

Baina kontua ez da bakarrik dirua mugitzea edo argitaletxe eta disketxeen etorkizuna bermatzea, liburu dendak eta liburu azokak han eta hemen daude, Durangoko Azoka, bakarra, ordea. Euskaltasunaren azoka, edo bihotzaren deiari erantzuten badiot, euskal harrotasunaren azoka, euskarak mundu zabala hartzen duela erakusteko tokia.

Horregatik sentitu dut pena, agian sentimendu batzuekin bigunegia naizelako, minbera, bihozbera, negarbera… txepela.

Amaitzeko, Aiertek berak bere komunikatua amaitzeko erabili dituen berbak ekarri nahiko nuke orain: Ez sinistu Gerediaga Elkartean, ezta ere Aiert Goenagarengan, baina sinistu Durangoko Azokarengan. Berba horiei eutsiko diet hilabeteotan, abenduko lehen astean Durangorako txangoaz pentsatzen hasi arte.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados