Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Beren apurra, gure urrea

Zerk bultzatzen du pertsona
bat, teorian behintzat, inongo
derrigorrik ez  duela, bere
ahalegin eta kemen zati handia
besteen alde emateko? Beno,
agian ni ere ez nabil oso zuzen
hasierako planteamenduan; eta,
behar bada, erraietan sortzen den
derrigorra da inguruan (edo
urrunago) antzematen diren
beharrizanak asetzen saiatzeko.

Usparicha jauna, lehengo
egunean zendu zen. Izen oso
entzuna izan da gure etxean,
familiako ume guztiak ekartzen
lagundu zuelako. Ezaguna izan dut
beti, nik neuk asko zor omen
diodalako. Etxean dut jaiotakoan
egin zidaten argazkia. 1967 urtea
zen eta ez zen oso ohikoa etxean
argazki kamera izatea…

Han eta hemen umeak
ekartzen laguntzea nahikoa lan
izango ez balitz, errepideetako
istripuek eragiten dituzten
sarraskiez kezkaturik, DYA
erakundea  sortu zuen 1966
urtean,  lau sorosle adoretsu
eta ekintzaileren laguntzaz.
 Hortik aurrera, hasierako
taldea zabaldu egin zen, aisialdi
gosea  errepideetan
laguntasuna eskainiaz baretuz.
Lanbide, jardunbide eta adin
guztietako pertsonak  ibili
dabiltza han-hemenka
anbulantziak eramaten, zauriak
zaintzen , paper kontuak egiten
eta  zerbitzua ateratzeko
ezinbesteko den dirua eta
baliabideak ateratzen. Denak
beharrezko.

“Detente y
Ayuda”, ez al duzue
gogoratzen? Istripu bat ikustean,
beste albora ez begiratzeko
eskaria egiten zen. Lelokeria eman
dezake leloak, baina hiru hitz
horietan borobiltzen dira
 gizarte laguntasunean ari
direnen ekinbidea. Lelokeria
 barik,
“lelotasuna”
 izango litzateke, hitza
asmatzea barkatzen badidazue.

Eta hitzak hitz, arestiko hitz
hauek erdi lotuta izan ditudanean
Txillardegiren heriotzaren berri izan
dut. Goian bego! Pentsatu dut.
Agur jauna, agur egun handira
arte! esan dut nire barrurako,
berak goietan eta egun handietan
sinesmen handirik ez zuen arren.

Medio nagusienetan ikusi dut
Txillardegiren heriotzaren inguruan
azpimarratu dutela ETAren
hasierako sortzaileetako bat izan
zela. Ez naiz egiarik ezkutatzen
ezta baloratzen hasiko.
“Beste garaiak ziren”
berbekin ez dut nire burua
zurituko. Hor dago, eta kitto.

Nik nire hizkuntza maite honen
alde egin zuena (eta utzitako
lanaren bidez egiten jarraituko
duena) azpimarratu nahi dut. Eta
horretarako, lehenengo eta behin
 esan behar dizuet
Txillardegik  euskara
handitan ikasi zuela, 1946 urtean
hain zuzen, 17 urte zituela. Garai
haiek zirenak zirela eta debeku eta
oztopo guztiak gaindituta ikasteaz
gain, bere ahalegin kemen eta
indarra eman zion, ordutik bere
egin zuen hizkuntzari.

Caritas ekarteak eginiko
kanpainari kopiatu diot goiburua
nire gaurko izenburu hau egiteko.
Gure apurra eskatzen digute guri,
beraien urrea delakoan. Niretza,
lerro honetatik omendu nahi
ditudan Usparicha eta
Txillardegiren
“apurrak”  dira
arlo batean zein bestean behar
dugun urrearen osagaiak. Agur eta
ohore bientzat.

Bien bitartean, ez al da gutako
bakoitzak jarritako apurrez , herri
honentzako urrea egiteko
denbora?

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados