Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Baztandarren auzolana

Urtero legez Baztandarren
Biltzarra ospatu da uztailaren
hirugarren domekan Elizondon,
???eskuara barra-barra???
lemapean.

51 urte daramatzate
baztandarrek jai hau antolatzen
eta honen inguruan biltzen. Jai
honen sortzaile eta 29 urtez
antolatze izan den batek adierazi
digunaren arabera, jaia gero eta
hobea da, haren ustez antolaketan
lortu den partaidetza anitzari
esker.

Aurtengoan be, ohiturari
jarraituz, orga apainduen desfilea
izan da ikuskizun nagusia. 15
karroza atondu dituzten beste
hainbeste herritako baztandarrek,
zein baino zen ikusgarriagoa. Herri
bakoitzak gai bati heldu dio;
baserriko lana, aspaldiko ofizioak,
Zozaiko Jauntxoaren zikoizkeria,
inauteriak, inkisizioa, Frankoren
diktadura, emakumeen
partaidetza, Lomce legea???

Errebindikazioa zein memoria
presente egon dira eta, auzolana.
Elizondoko orgak, duela bi aste
izandako uholdeak eta hauen
ondorioz izandako elkartasuna
ekarri nahi izan ditu gogora. Une
zailetan ere, zoritxarraren alde ona
eta positiboa ikusi behar delako
eta kasu honetan, goraipatzekoa
bezain hunkigarria izan da
baztandarrek emandako
erantzuna.

Elizondokoen esanetan
???AUZOLANA??? (hitz
larriekin bakarrik idatzi daitekeena
oraingoan), Baztango hainbertze
herritan maiz egiten den ekintza
da, gure bailarako barne legedian,
ordenantzetan, ere agertzen den
artikulua baina arrazoi ezberdinak
medio, auzo lotura hoiek galtzen
joan dira. Oraingoan baina, urak ez
ditu bortizki arbolak, harriak eta
gainontzekoak bakarrik mugitu.
Barne kontzientzietan ere zerbait
mugitu baitigu elizondar eta
baztandar aunitzi??????

Karrozen ondoren ???mutil
dantzak??? izenez ezagutzen
diren ???jauziak???
udaletxe aurreko plazan. Alkate
anderea hainbat gizandrez
inguraturik ikusi dugu dantzari, eta
eguna borobiltzeko 1600 lagun
herri bazkarian.

Ikusgai eta ikasgai ederra
Baztandarrek gaurkoan eman
digutena.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. CARMEN

    Erantzun ona, bai, eta ikasgaia ere bai. Arazo bat komuna denean, onena gizarte osoaren erantzuna izaten da; tamalez, batzuetan zeozer ez bada irabazten, ematen du hobe dela nork bere arazoak konpontzea. Hala ere, nire ustez, gaur egun elkartasuna inoiz baino beharrezkoagoa da, herrian zein hirian, eta garaia da denok horretaz jabetzeko.

    Deja una Respuesta
  2. CARMEN

    Erantzun ona, bai, eta ikasgaia ere bai. Arazo bat komuna denean, onena gizarte osoaren erantzuna izaten da; tamalez, batzuetan zeozer ez bada irabazten, ematen du hobe dela nork bere arazoak konpontzea. Hala ere, nire ustez, gaur egun elkartasuna inoiz baino beharrezkoagoa da, herrian zein hirian, eta garaia da denok horretaz jabetzeko.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados