Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Bateragune auzia

Nor da Angela Murilloren aholkularia? Gaizki dabiltza Madrilen, Bateragune auzia, auzi politiko bihurtu gura izan dutelako, eta hala izan bada, beraien helburuekin guztiz kontrajarriak diren emaitzak lortuko dituztelako. Baliteke Auzitegi Nazionalak aholkulari euskaldunik ez izatea. Gatazka, Euskal Herritar baten begiekin ikusi beharrean, Pancorbotik beheragoko norbaiten begiekin ikusten da Madrilen.

Sarri entzun dut egun hauetan, Auzitegi Nazionaleko Bateragune auzia, epaiketa politikoa denaren iritzia. Baietz esango nuke, arrazoiak politikoak direlako eta ondorioak ere politikoak direlako. Baina uste dut, Auzitegi Nazionaleko epaileek eurek egiten dutela politika, inoren laguntzarik gabe; alegia, ez dut Rubalcaba edo beste dinosauro politikorik Bateragune auziaren atzean ikusten.

Badakit hori esateak epika puntua kentzen diola historiari, baina hanka sartzea, Angela Murillorena eta auzitegiko beste epaileena dela uste dut, eta ez hainbeste Espainiako gobernuarena. Osterantzean, Zapateroren hamaikagarren hanka sartzea izango litzateke.
Ni neu baino eskarmentu handiagokoagoak dira sozialisten aholkulariak, eta Auzitegi Nazionalekoek egiten ez duten bezala, noizean behin Euskal Herritar baten betaurrekoak janzteko adina inteligentzia badutela pentsatu gura dut. Jakin badakite Otegiri eta besteei 10 urteko kartzela zigorra ezartzea suizidio politikoa dela, Espainiaren ikuspegi unitarioa inposatzerako bidean. Errealitatea ikusi beharrean, olatua loditu egingo dutela pentsatzen dut, hurrengo arrazoiengatik.

Batasunako ordezkariek esaten dutena egia bada, prozesuak aurrera jarraituko du datorrena datorrela. Beraz, bideak aurrera egiten badu, Otegi kartzelatik ateratzen denean, olatuak izango du apar nahikoa, eta Otegi bera izan daiteke olatuari azken bultzada emango diona, 4, 6, 8 edo 10 urte barru. Horrez gain, auziak hurrengoa ekarriko du, Espainiar zentralisten interesen aurka: epaiaren bidegabekeriak indar abertzaleen metaketa areagotuko du, hurrengo hauteskundeei begira; nazioarteko herrien elkartasuna ekarriko du, erabakitzeko eskubidearen alde Estatuko herri ezberdinen arteko elkarlana sustatuz; ezker abertzalearen irudiari eta bertsioari zilegitasuna emango dio, astinduen ostean bakea aldarrikatuz jarraitzen badu.

Hala ere, aholkulari politiko batek, betaurreko ezberdinak izateaz gain bihotz pittin bat eta zentzu ona ere izan behar ditu. Sententziak ez du zilegitasunik, ez du argumentaziorik eta ezta bihotzik ere: 10 urteko kartzela zigorra ezarri diete estrategia armatua estrategia politikoarengatik aldatzen saiatu direnei; ETA soberan dagoela eta oztopo bat dela esaten duenari. Euskal Herritarren begietatik, horrek ez du ez hanka, ez buru eta ezta bihotzik ere. Patxi Lopezen begietatik ere ez du izango, badakielako, horrela, armarik gabe, bere heriotza politikoa Madriletik idazten ari direla.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados