Euskal Sagardoa
Euskal Jaiak Durango
Dendak Bai
Bvrns Academy Durango

Baserritik kalera, kaletik baserrira

Kaleak baserriarekin pauso bitan bat egiten duen paradisuan izan naiz asteburuan. Nafarroako iparraldeko herrixka txiki batean. Herriko plazan dago eliza, eliza alboan erreka, errekaren gainean  zubia eta zubi alboan taberna. Taberna, eliza, erreka eta zubia aski dira herria herri egiteko. Ez da askoz gehiagorik behar. Taberna, eliza, erreka eta zubia dauden plazatik ateratzen ziren kamino estuak, inguruetako baserri eta etxeetaraino. Eta herri txiki horretan, kaleak eta baserriak estuki lotuta dauden herrixka horretan, zantzua izan dut baserri eta landa-gunetako etxeek dutela herri-barruko kaleek baino garrantzia, historia eta zeresan handiagoa. Kalean kaletar gutxi eta baserrian baserritar gehiago.

Azken aspaldian Mañariara joaten naiz sarri, eta hango jendearekin berbetan ikasi dut pertsonen sailkapen berri bat egiten. ???Ha baserritik kalera etorri zan bizitzera???, esaldia hainbat aldiz entzun dut jada. Esaldia ulertzea baino, esaldiaren hondoa edo esanahia ulertzea kostatu zait. Kalera bizitzera etortzeak ez du esan nahi Mañarian bizilekua ezartzeko kale bakarra dagoela eta norbait kale horretan bizitzen hasi dela. Kale hitzaren zentzua zabalagoa da: baserritik eta baserriarentzako bizitzetik, asfaltoan bizi eta industria edo zerbitzuetatik bizitzera aldatzen dela esan nahi du.

Mañarian eta gure eskualdeko herri gehienetan Nafarroako iparraldeko herri horretan ikusi dudanaren kontrakoa gertatu da: alegia, Mañarian baserria garrantzia galduz joan da eta kaleak kobratu du garrantzia horren karga. Historia askorik ez dakit nik, baina susmoa dut,  orain mende bat Mañariako baserriek Mañariako kaleak baino bizitasun handiagoa zutela. Eta gaur egun nekez esango du mañariar batek, zutano kaletik baserrira joan dela bizitzera.  Ez delako askotan gertatzen.

Baina badirudi, krisi sozioekonomikoaren ondorioz konturatzen hasi garela joan zen mendeko oparotasuna iheskorra dela, faltsua. Bizi dugun oparotasun materiala, kaleko bizitzaren kariaz bizi dugun materialtasun hori jasangarria ez dela. Orain gutxi hausnarketa borobila entzun nion aditu bati: sosteniblea ez dena sostenible egiten saiatu gara.

Horregatik guztiagatik uste dut kalearen eta baserriaren artean prestigioa birbanatzen hasi garela eta bide horretatik jarraitu behar dugula. Kaleak merezi gabe zeukan prestigio guztiaren parte bat baserriari itzultzen ari gara, merezimendu osoz. Gainera, uste dut krisiak eman digun balioetako bat dela: baserria ere bada bizimodu sosteniblea. Eta helburu horretan, lan egin dezagun guztiok baserritarrei eta baserrian bizitzea erabakitzen duten familia guztiei bizimodua errazten. Baserriak lagundu dezakeelako gizarte honek behar duen sostenibilitatean.

Horretara dator ezagutu dudan ekimen berria: Hermeneus. Hemengo produktoreei bitartekari gabe produktuak saltzeko aukera ematen die. Horrela, kontsumitzaile batek etxetik gertu dituen produktoreen zerrenda kontsultatu dezake eta eurekin harremanetan jarri daiteke. Internetek ere, badauka lan mordoan kaletar izatetik baserritarren lanabes bihurtzeko.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados