UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Barrutik eroateko, hobeto kalitatezko oihala

Munduko lehen gizon
emakumeak paradisutik sagarra
jateagatik bota
zituztenean,bizimodua
“izerdia  erruz
botata” egitera kondenatu
zituzten. Harrezkero, bizitza
irabaztea izan da gizakiaren
burukominik handienetakoa. Arazo
txikia ere ez da, gaur
egun ikasketak edo lanbide
sektorea aukeratzeko tenorean
dauden gazteena.

Eskarmentuak erakusten digu
pertsona guztiek ez dutela beren
gustuko lanean aritzeko zorterik
izaten. Hileroko soldata emango
dizun lana baldin baduzu,
zorionekoa zarela esan dezakezu;
zer esanik  ez dago
 bizitzeko behar duzun dirua
gogoko duzuna egiteagatik
ematen badizute.  

Beti gertatu da izenburu
deigarriena duten albiste edo
artikuluak direla gehien irakurriak,
eta  argitalpen zein web
guneak finantzatzeko funtsezko
elementua publizitatea denez,
barrenak astinduko dituen titularra
jartzen saiatuko dira medioak.
Errealitateak ez du gehienetan
esaten denarekin zer ikusirik,
baina zoritxarrez egia ez da medio
batzuek bilatzen dutena.

“Hau egiten baduzu,
forratu egingo zara” leitu
nuen  asteazken goizeko
irakurketa azkarrean; ondorengo
lerroetan ulertu ahal izan nuenez,
zentzu handiegirik gabe, lanbide
batzuen alde egiten zuten eta
beste hainbat baztertu, jardun
horietan, ustez, diru gehiago
irabazten delako. Oraingo krisia
gainditzeko errezeta omen da
lanbidea aukeratzeko garaian
daudenei irabazi teorikoen
araberako aukeraketa
gomendatzea.

Nik neuk dakidala behintzat,
beti egon gara krisian. Orain
murgilduta gauden honetan sartu
baino lehen ere krisiaz hitz egiten
genuen, sarriegi depresioaz
 ari  garen
erraztasunarekin . Agian,
 zertaz ari garen jakin gabe;
again, erabiltzen ari garen hitzaren
benetako esanahiaz jabetu gabe. K
hizkiz hasten den hitza beraz, ezin
da halako gomendioak egiteko
aitzakia izan.

Gustuko tokian aldaparik ez
dagoela esan izan da beti, baina ni
ez nago horrekin oso ados,
aldaparik gabeko lurrik ez
dagoelako. Bizitza ez da laua, eta
igotzen den guztiak du gero
beherako bidea; mendi garaiekin
geratzen den moduan, igotzea
baino, jaistea izaten da gogorrena.
Beste aldetik ere, kostata
lortutakoa da beti
preziatuena. 

Beraz, aldapetatik ihes egiterik
ez badugu, komenigarria izango da
beti  aldapa gustukoa bada,
igoera zatirik zailenean be
bakoitzaren gogokoa izatea.
Gainera, lanean gure bizitzako
denborarik luzeena ematen dugula
ondo jabetuko bagina, tentu
handiz eta hausnarketa sakonaren
ostean egingo genuke lanbiderako
emaniko urrats bakoitza.

Forroaz ari bagara eta
 gure helburua
“forratzea” baldin
bada, barren sendo eta
iraunkorragoak izango ditugu
oihala kalitatezkoa bada, gure
gorputzera egokitua egiten badugu
eta zatiak  puntada estu eta
ziurrez josten baditugu. Zoria
batzuetan dugu lagun eta bestetan
arerio, baina ganorazko barruak
ona hobetu eta txarra leundu baino
ez digu egingo.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados