Banner en desktop Banner en moviles
Iurretako Udala
San Agustin Kultur Gunea Durango
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala

Bardeetako zainzuriak

Nafarroako Erriberako toki
zoragarri batean nago, Sendaviva
natural ingurune honen barnean
jolas gunea aurkitu dut. Atrakzio
ezberdinez osatuta dagoenez
familiaren jolasaldia ziurtatuta
dago. Amaitzear dauden oporrez
gozatzen ari gara. Lanera eta
eskolara hasi aurretik, azken
minutuak aprobetxatu behar dira.
Nafar Erriberako hiri nagusia den
Tutera-ren aztarna historikoek,
gaztelu eta Baldorba eta Leireko
monastegia ikaragarriak, ze
ederrak, baketsu eta lasaiak diren.
Zorionez, lurralde lehor hau oso
ondo zainduta dago, eta honen
adierasgarri bezala Leireko
monastegitik dauden bisita ederrak
eta politak dira. 

Nafarroako Erriberara
nentorrela eta, zorotzat hartu
ninduten, hain txarra izango omen
zen eguraldia. Euria, txingorra,
haize hotza… Nik, berriz, aire
aldaketaren egarriz eta azken
boladan mota honetako atrakzioak
gustokoak ditudanez, kasurik ez.
Zetozela euria eta elurra ere!
Telebistan eguraldi euritsua eta
tenperatura hotzak iragartzen
dirauten bitartean, hain lehorra den
Nafarroako Erriberan eguzkia
azalduko den toki bakarra izango
delakoan, hara noa eta kitto!

Iritsi nintzen egunean, nire
lagun batek deitu ninduen,
Tuteratik gertu nengoela eta,
Nafarroako zainzuriak erosteko.
Ederki dakit zenbat maite dituen
Nafarroako zainzuriak. Ni, berriz,
zainzurien etxean egonik,
merkatuan galdegin nuen, eta
bizar zuria zuen gizon batek esan
zidan, “egun Txinatik eta
Perutik merkeago inportatutako
zainzuriaren presioa jasatzen ari
gara. Ondorioz, nekazariari ez zaio
errentagarri zainzuria produzitzea,
eta urtetik urtera, ekoizle kopurua
jaisten ari da”.  Ederra
izan da, bai, eman didan azalpena.
Nire lagunaren jaki preziatua
erostea nahi nuen, besterik ez.
Baina ez dit ondo ulertu eta begira,
 zer nolako sermoia eman
didan. Nire herriko abadeak ere
horrelakorik ez!

Nire lagunaren kapritxoa asetu
nahian, jatetxe batera hurreratu
eta han, bertako jabea ere haserre
ematen du. Zainzuriei buruz
galdetzerakoan, hara zer nolako
erantzuna. “Aixu, aurtengo
denboraldia ez da ona izan, krisi
egoerari lehortea gehitu behar
zaio. Negutik heldu den lehorteak
inoiz baino uzta txikiagoa ekarri
du; eta nekazari askok zainzuria
bildu gabe utzi dute, joan den
urtean ez zutelako
errentagarritasunik atera”.
Gizajo honek ere zelako sermoia.
Ezin topatu nabil zainzuri
madarikatu hauek. 

Nire lagunari telefonoz deitu
diodanean, hara zer esan didan.
Orain ez dagoela etxe ondoko
dendara, merkatura edo
nekazariengana zuzenean joan
beharrik zainzuriak erostera. Azoka
birtuala jarri dituzte eta klik bat
eginez etxera eramaten dizute.
Nire lagunari ahaztu egin zaio
sarean dena aurkitu daitekeela eta
niri izugarrizko lana agindu didala.
Eskerrak oporretan egon naizela,
bestela ez dakit… uff! 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados