Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Atzera begira

Gure amonak sarritan esaten zuen, “txikitan jan egin beharra dago indartsu eta osasuntsu egoteko”. Sutan lapikoa jartzen zuen eta astiro-astiro egindako babarrunak gustora jaten genituen. San Martin bezperan baserrian hildako txerriaren okela, baserriko esne koipetsua, ardi gazta eta arboletatik hartutako sagarrak eta intxaurrak ere. Denetarik eta asko. Batzuk besteak baino gizentzeko joera handiakoa izaten zuten eta kasu hauetan, gure amonak esaten zuen, ai ze pottola!

Etxean prestatutako lapikoa eta bokata ederrak  jaten genituen eta egun moderno honetan ez dago astirik, lapikoa ezta bokatak prestatzeko. Gure bizimodua gero eta sedentarioagoa da. Apenas erretzen dugu kaloriarik eta behar baino gehiago jaten dugu. Ondorioz, berehala agertzen  da gainpisua eta obesitatea atzetik. 

Gure etxean, baserriko txorizo koipetsu eder hori  sartzen zen ogibitartekoan eta edateko, iturriko ura. Gaur egun, batetik bestera korrika eta presaka gabiltzanez, “demondre! ahaztu egin zait bokata eder bat prestatzea nire seme-alabari”. Bokata jan beharrean, “txutxeria denda”ra sartu eta  donuts, croassant, eta mota honetako janari prestatuak erosten dira. Egarria kentzeko, berriz, kafeina gabeko   coca-cola, kas, eta zumoak. Afaltzeko gauza bera, pizza, hanburgesak eta  txerrikia. Gehiegizko kaloria horiek gure seme alaben eta gure gorputzari egingo diote eragina. Bizitzaren plazerrak!

Neke-neke eginda lanetik irtetzerakoan, umea hartu eta kaleko beste umeekin batera jolastera eraman beharrean, etxera joan eta bertan, “nintendo”-rekin edota ordegailuarekin jolasten uzten diogu. Hori bai, eskolako lanak amaitu ondoren. Eta horretarako be, klase partikularrak ematen dituen andereño batengana eramaten dugu. Badakizue, nire alaba klaseko onena izatera iritsiko da.

Orain dela urte batzuk ez ziren nintendorik ezta ordanagailurik existitzen. Soka saltoa eta baloia hartu eta mutilekin batera futbolera jolasten genuen. Gaur egun neska mutilak batera jolasten ez ditut ikusten. Agian, baten bat.

Gure bizimodua gero eta sedentarioagoa denez, apenas egiten da ariketa físikoa. Beno bai. Gimnasion jo eta su hasi eta bertan izerdiak bota. Hau da sufrimendua!

Uda heltzen da eta bizitzaren plazerrak eragindako ondorioetaz ohartarazteko garaia iristen da. Gehiegizko pisua hartu eta iazko prakak ezin lotu. Arazo estetiko hutsa besterik ez dela uste da baina gaur egun hori baino zerbait gehiago dela ohartazi dute adituek. Gero eta gehiago dira gainpisua duten heldu eta umeak eta horrek esan nahi du, pertsona horien osasun-arriskuek ere neurria berean gora egin dutela. Arrisku kardiobaskularra gehitu egin da, baita diabetesarena eta hipertentsio arterialarena.

Beldurtzen hasia gara. Ia horrela dieta ideala egiteari ekiten diogun, bizitzaren plazer guztiak utzi barik. Zaila izango da baina saia gaitezen. Uda aurretik, noski. Bi hilabete geratzen zaizkigu. Animo!

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados